Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez diat purgatorioan sinesten, eta linboan ere ez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.
Zeren bekatu mortalak beti uzten baitu ariman itzal bat, ezin ezaba daitekeena purgatorioan baizen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 578. orr.
Ona izaten ahalegindu hadi hire purgatorioa laburtxeagoa izan dadin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 88. orr.
Ez dela aterako Purgatoriotik meza horiek errezatzen ez badizkiote? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 107. orr.
Bekatu batzuengatik behar adina ordaintzeko denborarik izan ez nuelako, oinaze izugarriak jasaten ari naiz purgatorioan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1025. orr.
Pazko-goizean kalbarioak esaten zituenak laurehun arima Purgatoriotik ateratzen zituela esaten zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.
Purgatorioa lurrean iragaiten ariko da, beharbada, hil ondoren zerurat xuxen joan ahal izaiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.
Sakrifizio hura probetxuzkoa izanen zitzaiolakoan bere semeari, purgatorioko penen erridimitzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 609. orr.
Neurri gabeko sumindura merezi du, eta purgatorioko su jasangaitza ere bai. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.
Il Silos-en sartzea halako paisaia dantesko batean sartzea zen, gaueko purgatorio ketu batean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.
Nire mina, ordea, nire egarria, bizi markak ziren, zer-nolako purgatoriotan nintzen batere garbi ez izan arren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.
Harry Brightman-engatik izan ez balitz, batek daki zenbat denboran jarraitu izango zukeen purgatorio horretan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.