Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garbitoki (ETCn 143 agerraldi) 1 iz ibaian edo, arropa eskuz garbitzen den tokia. ik garbitegi 2.

Debako Artzabal auzoko garbitokia 1851ean eraikia da.  Berria - Kultura   2004-07-15

Errepidearen bihurgune batean bazen zubitxo bat, adarpe lehorrean garbitoki bat zuena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.

Euria ari zuela-eta egitekorik batere gabe, ez bazen akuriak garbitokian banku gainean lasterketak egiten ibilaraztea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 98. orr.

2 aipatzen dena garbitzen den tokia. ik garbitegi 3.

Tuterako auto garbitoki batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

3 purgatorioa.

Jaiera sutsuz bildu behar du mundu guztia bere otoitzean: bekatari tristeak, zintzoak, eta Garbitokiko atxilotuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Deliberatuki barruan eutsitako irudirik txikienak urratua behar du izan eramangaitza den garbi-toki baten bidez, Jainkoaren aurpegiraino iritsi arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus