Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puñal (9 agerraldi, 5 liburu eta 2 artikulutan; orobat puinale g.er.; cf sastakai 52 agerraldi, 23 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz sastakaia.

Janinak uste zuen nabala edo puñal bat sartzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.

Laura Baigorri askotan agertzen zen egunkarian, batean puñala sartu ziotelako, bestean auto-istripua izan zuelako.  Berria - Kultura   2006-01-15

Itsasontziak edo diligentziak asaltatzen ditu, kanoiak, puñalak, ezpatak, trabukoak... arma guztiak darabiltza esku artean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.

2 irud/hed

Ahots hori bera, ulutxa nahasi, aitaren ahotik herotsik gabe jazartzen imajinatzen zuen, hor klinikako ganbaran, eta dolorea, puñal zorrotz, zutundu zitzaion bihotzaren basamortuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 334. orr.

3 puñal ukaldi

Bihotzaldean puñal ukaldi bat bildu banu bezala, hitz horiek suntsitu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

· Anna Lindhminixtroa itxuraz arras gaztea emaiten zuen gizon batek puñal ukaldika hil du, saltegi handi batean erosketa batzuen egiten ari zelarik.  Herria   2003-09-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus