Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Larru oneko gerruntzea, gerrikoa eta sastakaia. ezpata bat baino tikiagoa eta ohiko sastakaia baino luzeagoa, aho lodi eta kiribilekoa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 85. orr.
Ezkerreko eskuan sastakai luzea eta eskuinekoan tantaia harturik, [...]. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 365. orr.
Armairuan gorderik zuen sastakaia hartu eta arnas estuka, otso pausuka, neskaren logelara jo zuen, jeloskortasunak haraino eramanik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.
Sarumanen bizkarrera salto egin eta burua atzerantz bultzatuz, sastakaia lepoan sartu zion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 377. orr.
Ala Charlotte Cordayk, Marati, gizona baineran zegoelarik, sastakaia alderik alde sartu zionean? Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 145. orr.
Antza denez, zuzen-zuzen begian barrena sartu zioten sastakaia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.
Hitzordura sastakai ezkutu batekin agertuko ote zen, aurkariari zintzurra egingo ote zion? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.
Lurraren kontra erori zen ahuspez, eta Alainek, gainean zangalatrau, sastakaiaz ebaki zion zintzurra, alderik alde. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.
Sastakaiaren inguruan uzkurtzen da; zerraldo erortzen da. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.
Eskuan zeraman sastakaiak distira egin zuen, eta sastada arina luzatu zion. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.
Mendeku gosea nagusitu zitzaiolarik, atsegin handiz iltzatuko zion sastakai zorrotz bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.
Bihotzean sastakaia sartu izan baliote bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 232. orr.
Kendu eskuak heure sastakaitik ala tripetan sartuko diat gezia. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 224. orr.
Zezenketa batean bezala esesten dute, sartzen dizkiote suzko sastakaiak. «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.
Komisarioak sorbaldak eta lepoa kizkurtu zituen, begietatik sastakaiak jaurtikitzen zituela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.
Hotzaren eta beldurraren eraginez dardarka zarenean, oihu egin behar duzu, sastakaiaz leihora aterarazi zugan bizi den jainko zarrastel barru-nagi bezain barre-eragile hori. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.
sastakaia sartu (4)