Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
puntal 1 iz zutik dagoen zerbaiti, bermatzeko, jatzen zaion euskarria. ik ostiko 4.
Ezin zenbatu adina istripu ukan ditut eta ezin esan ahalako nekea hartu dut galeria estu horri puntalez eusten eta euriteak itsuturiko atakak libratzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.
2 itsasontzien zamatze lanetan erabiltzen den gailua.
Nahiz ordu erdi luzea behar zuen zortzietarako, zamaketak aspaldi hasiak ziren, bafore gehienen puntalak jiraka ari ziren, uretan jausten utzi gabe zekartzan haizeak lanaren zarata guztiak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.