Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ostiko 1 iz oinaz ematen den ukaldia; zaldiak eta kideko abereak atzeko hanka bat edo biak atzerantz jaurtikiz egiten duen higidura edo ematen duen kolpea. ik ostikada.

Alde guztietatik etorri zitzaizkidan zaflakoak, ostikoak, muturrekoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.

Blackek ostiko bat bota zion eta Pettigrewek atzera egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.

Ronek isatsetik heldu zion Scabbersi eta gaizki kalkulaturiko ostikoa bota zion Crookshanksi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Esoporen alegian ere lehoiari, zahartu zenean, astoak ostikoa tira zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.

Zakurra baztertu nuen, alde batera egin zuen nik muturrean ostiko bat emanda.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Emon diodan ostikoa samurra eta oheperakoa izan da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.

-Oi, eman diezaiogun ostiko bat, behin behintzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 247. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Enetzat zeukan ostiko bat aireari eman zion, baztertu bainintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

On Camillok muturra belztu eta ostiko bat eman zion traste hari: ez zen ezer gertatu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 121. orr.

Ostiko eta hasperenak egiten zituztela entzuten nuen, eta oilo-ipurdia jartzen zidaten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Kaxei bi ostiko jo eta gure amaren bila joan zen hura iraintzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ostikoak jotzen zituen atean, dena apurtzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Aurreko gauean jasotako ostiko eta ukabilkadek min egiten zidaten oraindik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 139. orr.

Agondu, ostiko batez manta baztertu eta pijamaren atorra lotu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 91. orr.

-Ostiko bat ipurtzuloan -erantzun zuen agureak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.

Azkenean ostiko bat ipurdian joan nintzen kanporat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 96. orr.

Ostikoa harentzat zela iduritu zitzaion, eta brau zutitu zen aulkitik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.

Harik eta hark, bere emaztearen alprojakeriaz asperturik, etxetik kanpora ostikoz bota zuen arte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ostikoz ireki duzue egurrezko atea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 110. orr.

2 irud/hed

-Langilearentzat izaten dira ostiko guztiak -esan zuen Hynes jaunak-, eta ez du penike-erdiko bat ere jasotzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 177. orr.

Ostiko bat Juppé-rentzat, ikas dezan ez dela hola behar sobera "gormanta"!  Herria   2002-12-12

Horiek hola, mintzatu den egun hortan berean, bera mintzatu baino zonbait oren lehenago, Raffarin-ek hartu ditu bi ostiko.  Herria   2003-04-10

Eskuadrilla batek, ostiko batez, herrixka birrintzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Ostikoz hartu ninduten hastapenean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Tomasen harridurak egin zuen harako hartan ostikoz erabil ez nintzaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ikasle guztiek gorroto zioten eta Norris andreari ostiko on bat ematea zen askoren guraririk biziena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

Pariseko parrokia aristokrata batetako bikarioak ostiko bat ederra bildu zuen, ontsa lerrokatua ez zelakotz-edo.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

Hau ere lagunari lotzen zaio eta bi ostiko ederrak emaiten dizkio esku bat sakelan zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.

Gizonari erreakzionatzeko astirik eman gabe, Amaiak ostiko bortitza eman zion barrabil-barrabiletan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.

Valdok denbora askoan izango du gogoan Santiago Bernabeun Roberto Carlos Real Madrileko jokalariak eman zion ostiko itsusia.  Berria - Kirola   2006-03-14

Baldea burutik behera sartu eta ostiko galanta emanda bidali zuen handik kanpora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Ostiko txiki bat jo zidan mahaiaren azpitik, eta gatza erori zitzaidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Tente jarri zenean, birao egin eta ostiko baldar bat eman zion aireari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Lurrean zegoen zakuak ere ostiko latza jaso zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

-Ego te absolvo -esan zuen, ostiko gehigarri bat erantsiz-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 113. orr.

Nire atzetik hasi zen lasterka ipurdian sekulako ostikoa emateko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 26. orr.

Ancien Régime-aren azken hondakinak ezabatzeko, neure eskuz edo neure hankaz eman nion hondarreko ostikoa, ikasturtea hasi bezain laster.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Dena mehatxu, jokaldi eta ostiko-zanpako, gaixtagin tzar batzuen lehertzeko egin ohi den bezala. bakoitzean, Bakoitzean, Pepponek emandako ostiko pilo bat hartzen zuen.  Herria   2002-12-26

5 arkitekturan, zutik dagoen zerbaiti, bermatzeko, jatzen zaion euskarria.

Gero, aurreko aldetik ostikoak edo horma-bularrak altxako dira paretarekin batera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

Ostikoen luzera lau zulo eta erdikoa izango da, zabalera, oinean hartuta, 2/3 zulokoa, eta lodiera, goian hartuta, 7/12koa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Dorreari eusteko ostikoek beheko aldean bederatzi hazbete izan behar zituztela, eta goiko aldean oin erdia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

Estutzeak ere beheko partearen bosteko bat izan behar duela, eta ostikoek behean oinbete izan behar dutela, eta goian sei hazbete.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.

5 gaztigu-ostiko ik gaztigu2 2.
6 ostiko egin (8 agerraldi, 4 liburutan)

Akerra ostiko egiten saiatzen da ostera ere, kulunkatu egiten da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

Indarrez gainezka lurrari ostiko eginez, armen aurrera oldartzen da.  Elizen arteko biblia   Jb 39,21

Pepponek ostiko egin zion harri bati.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.

Bere amari etengabe ostiko egiten ikusi dut kalean, gozoki eske garrasika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 18. orr.

7 ostiko eman (13 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean) ik beherago 9.

Orduan, Harry Sutximistaren gainera igo, eta lurrari ostiko emanez goratu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.

Ateari ostiko ematen saiatzen da, baina ondoezik dago, ez du nahikoa leku.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.

Metalezko liburu erraldoiaren altzoan lo zegoen arratoi bati ostiko eman zion nahi gabe.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.

-Ama Birjiña Martxoko, neguari eman diok ostiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.

8 ostiko jo (8 agerraldi, 7 liburutan) ik beherago 10.

Ostiko jo dut txapan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Phips-ek ostiko jotzen zuen aurrealdeko zubi-gazteluan, draga eta gakoen artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Orduan ezak orpoz gora bota, jo dezan zeruaren aurka ostiko, eta haren arima agi dadin hain infernuzko beltz nola leizea, nora baitoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 146. orr.

Uretan ostiko joka ari zela, esan nion: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.

Ume-piloak izaren artean irteten hasten ziren negar-zotinka eta ostiko-joka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

9 ostikoa eman (29 agerraldi, 20 liburu eta 5 artikulutan)

Pottoken paretik pasa zenean, hauetako batek ostikoa eman zion, eta lasterka betean harrapatu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

Kontua da ostikoa eman niola aitari haren eskuetatik libratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 138. orr.

San Antoniok errieta egin ziola mutil bati bere amari ostikoa eman ziolako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 393. orr.

Sekulako inozokeria egin zuen ordu laurdena falta zela, Orbaizi ostikoa emanda, eta epaileak zelaitik kanporatu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-14

[...] esaten zidan, muturra nazka keinuaz okertuz eta ostikoa ematekoa eginez, haren bidean aurkitzen ninduenean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 14. orr.

Berriro eman nion ostikoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 139. orr.

Tira, goazen barrura! -eta ostikoa eman zion pertsianari-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.

-Jainkoarren, ostikoa eman didazu begian!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

10 ostikoa jo (14 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean)

Ostikoa jo zion, ezer ez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 99. orr.

Horiek izan ziren aitari ostikoa jo eta bultza egin nionetik nire lehendabiziko hitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Harri-koxkor bati ostikoa jo diot.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 60. orr.

Baina hori baloiari ostikoa jotzen dakienaren kasu bera da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Errugbian bezala: jo ostikoa, eta jarraitu baloiari.  Berria - Harian   2006-01-07

-Egun batean nire senar jeloskorrak ostikoa jo, eta auskalo non galdu zitzaigun...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 224. orr.

11 ostikoz jo (25 agerraldi, 16 liburu eta artikulu 1ean)

Atxilotuetarik bat erori egin zen, falangistek ostikoz jota.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Ematen zuen Ronek ostikoz jo zuela Lockhart orkatiletan. Lola erraz askatu da, baina gizona ostikoz jotzeko egin duen saioak ez du arrakastarik izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 254. orr.

Txinaurriek ostikoz jo eta barreiatutako txinaurritegia berrosatzen duten moduan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 92. orr.

Ostikoz jota bota zuen bazter batera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.

Handitasunari ahuspez herrestan hurbiltzen zaiona, jirarazteko agindu eta ipurdian ostikoz jo ez dezaten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 237. orr.

Han, egon zintezke seguru ez duzula aurkituko marmol harrizko zorurik -gehitu zuen ostikoz lurra joaz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus