Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntako 1 izlag buruan doana, gailena.

Bakoitzak bere espezialitatean puntako musikariak izan ditu irakasle eta, gainera, urtero-urtero maisu gonbidatuak izan dituzte.  Berria - Harian   2005-07-05

Gaur egun puntako bertsolariak ez dira puntako txapelketetan lau oinak jartzearen zale.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 140. orr.

Ez naiz puntako gidaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

Mundu osoko puntako ikerlari ugari elkartzen zituzten hormok.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 35. orr.

Puntako igerilariak Ordiziako Hegats Igeriketa txapelketan.  Berria - Kirola   2006-02-11

Bilbo Basketek puntako taldea dela erakutsi ahal izango dio Bizkaiko Aldundiari eta ACB Ligari.  Berria - Harian   2006-01-20

Puntako joera literarioak euskal literaturara ekartzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 34. orr.

Ez da behar azken puntako teknologiarik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 220. orr.

Puntako enpresa batean lanpostu bikaina zuena.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 93. orr.

Bouville, zeruaren babesari esker, puntako egoera ekonomikoan dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Horrexegatik nenbilen puntako plazer hura neuk ere dastatu eta tarteka gozatu nahian.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 68. orr.

Puntako jatetxe batean sartu eta aurki ez dugu asmatuko zein den sukaldea, teknologiak berealdiko eraldaketak (are azpiegitura alorrekoak ere) hertsatzen ari baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

2 punta-puntako ik puntarengo.

Liburu bat argitaratzen du futbolariak, zinemako artistak, punta-puntako politikariak, famaren gailurrean dagoela adierazteko. Pare bat urtetan punta-puntako aurrelaria izango da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Erramu egunez izaten zen saioa Zarautzen, punta-puntako bertsolariekin.  Berria - Kultura   2006-01-14

World music-eko punta-puntako taldeak izango dira Bilbon.  Berria - Kultura   2004-07-10

Salk Institutua punta-puntako ikerketa zentroa da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Punta-puntako grabazio-estudioa; sekulako kontsola, palanka eta argitxo pila batekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.

Ondorio horretara iristeko, astronomoek punta-puntako teknologia erabili dute.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Segurtasun indarrei galdetzen diegu ea terroristek zergatik dituzten gure herrialdean eginiko punta-puntako armak.  Berria - Mundua   2004-09-08

Laguntza handia dela neska ezezagun batentzat punta-puntako aldizkari batean agertzea, argazki eta guzti.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 60. orr.

Punta-puntako jatetxe batera eraman zuen Lisa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.

Kritiko askok ez du mende honetako nobelagile punta-puntakotzat jotzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Enpresaz jabetu, kooperatiba bat osatu eta fabrika osoki eraldatu zuten langileek, etxetresna elektrikoak ekoizten hasteko; laster adar horretako punta-puntakoen artean kokatu ziren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.

Leni Riefensthal eta Gustav Diesel aktoreen lana, punta-puntakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 99. orr.

3 puntako ordu ik ordu 30.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus