Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auskalo zenbat mila metroko puntarengo puntan oina jarri eta, Natura mendean hartuz, ezin goragoko sentsazioak sentitzea, hots, laineza geografiko bat baizik ez den gailurretako flasha. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
Aipatzen ditu hemen adibide puntarengo gisa: Vilfredo Pareto, Gaetano Mosca, Max Weber eta Roberto Michels. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 222. orr.
Sentimenduen suzedaneo puntarengoena den dirua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.
Horixe da mendizale jonkitu edo mendigoizale puntarengoaren karrera, heriotzaren mugetarainoko jolas zoro batek koroatzen eta tontortzen duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
· Hauts zikin bat zainetan eta huts garbi bat bihotzean, jonkia dabil espediziotik espediziora, bere izpiritu eroria, ertz zailenetik abiatuz, hutsetik hutsagora altxako duen jenero santuaren bila, orratz-puntatik orratz-puntarengora, bizi-kimikarik ezean Kimika salbagarri baten mirabe bihurtua, ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak heriotzaren koloreko gailur hotziletara bulkatzen duela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.