Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artzainak atzetik malin, zakur labrita ondoan punpaka. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 189. orr.
Aireplanoa lurreratzen ari zen, boteka eta punpaka, harik eta talka luze baten ostean geratu egin zen arte. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
Bigungarriz bildutako dadoak feltro berdearen gainean punpaka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Alimaleko garratoinak ikusten ditut pasabidetik punpaka. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.
Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Elizen arteko biblia Lk 1,41
Bihotza punpaka jartzen didaten plaza arkupetuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 191. orr.
Alokairua hitza entzutea eta bihotza punpaka hastea dena bat izan zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.
Bihotza punpaka zebilkion eta ezpainak hozkatzen zituen, kasik odola eragiteraino. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 256. orr.
Hamidari bihotza bortizki hasi zitzaion punpaka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 184. orr.
Odola sentitzen nuen lokietan punpaka. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 134. orr.
Punpaka ibili nintzen eroa bezala, eta nire baginak pilpira egiten zuen gelditu gabe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.
Gurdia bere kasa abiatu baitzen, bata bestearen ondoren punpaka eta zabuka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.
· Gizona punpa eta jauzika ari zen, izuaren eraginez hatsa elkor hartuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
bihotza punpaka (26); bihotza punpaka hasi (9); bihotza punpaka zebilkion (3); punpaka hasi (15); punpaka hasi zitzaion (8); punpaka ibili (3)
bihotza punpeka (5)