Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskailerak jauzika jaitsi nituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 224. orr.
Zaintzalea jauzika eta oihuka […] dantzan ari balitz bezala, zango batetik bestera jauzika, zolari so. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.
Dantzan ez ezik jauzika hasi zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.
Zabaldu zutenean, Sam, zakur handi ile-kizkurra, jauzika hasi zitzaien inguruan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.
Lasterka ibiltzen duk, jauzika, itzulika, pilotaren ondotik, airetik, errebesatik, etzanik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 36. orr.
Kale ondoko arboletan ziminoak jauzika ikusten nituenean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 165. orr.
Adarrik adar jauzika zebilena. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 131. orr.
Ahuntzen gisa jauzika. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 401. orr.
Hegalaburrak jauzika ikustera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 362. orr.
Zalgurdia galtzadan jauzika eta zabuka hasi zen berriro. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 318. orr.
Lurrezko errege-bidean, autoa emeki eta jauzika doa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 135. orr.
Itsaontziak zaldia zirudien uhinen gainean jauzika, abiada bizian, arranoa baino azkarrago. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 92. orr.
Itsasoko uhinak jauzika ari ziren barraren gainetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 151. orr.
Hilobiz hilobi jauzika eta erorka iritsi nintzen neure benetako etxera, neure benetako hilobira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.
Adarrik adar jauzika zebilena. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 131. orr.
Hegaldatu gabe, gehienaz ere lasterka txikian jauzika, [txoritzarrak] apartatu egin ziren pixka bat, sarraskia arrastaka eramanez, azokaren erdian bertan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.
· Sua bizi-bizi zegoen, zirtaka, argitsu; garrak jauzika. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 134. orr.
Bihotza jauzika jarri zitzaidan lehenbiziko "Kaixo, Oliver!" diosala entzun nuenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
Jauzika nuen bihotza, golkotik irten beharrean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.
Odola jauzika hasi zitzaidan barrenean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.
Lehertzeko zorian neukan burua, muinak jauzika eta kirioak zoro. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.
Gogoa oroitzapen batetik bestera jauzika, Elsbeth etorri zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 172. orr.
Ideia batetik bestera jauzika, esaldiak ingelesezko eta gaztelaniazko esamoldeekin zipriztinduz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.
Baditugu minutuak, jauzika dabiltzanak airean, eta baditugu segundoak, tximistargien modura eztanda egin eta gero presaka galdu egiten direnak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.
Pentsamenduak jauzika zihoazkidan abestiarena baino crescendo biziagoan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Ama ahuntz-jauzika ondoratu zitzaion, afruntatua: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.
Han zebilen halaber saguzar miope bat, etxerako bidea asmatu ezinik; hara eta hona ari zen hego-jauzika, eltxoz leporaino betea. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.
Sua bizi-bizi zegoen, zirtaka, argitsu; garrak jauzika. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 134. orr.
batetik bestera jauzika (6); bihotza jauzika (11); gainean jauzika (5); gainetik jauzika (5); jauzika ari (10); jauzika aritu (3); jauzika eta saltoka (3); jauzika hasi (12); jauzika hasten (8); jauzika ibili (3); jauzika ibiltzen (3); jauzika zihoan (3); lasterka eta jauzika (3); pozez jauzika (10); saltoka eta jauzika (3)