Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikologia (orobat sikologia g.er. eta pzikologia g.er.)1 iz gertakarien psikikoen azterketa zientifikoa.

Psikologiak zientzia izan nahi badu "intersubjektiboa" izan behar du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Horiek horrela, bizitzaren materia batera erori behar dugu berriro ere, Aristotelesen psikologia biologian oinarritzen dela ikusiz, eta azken hori fisikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Eztabaida, balioetatik pertsonetara, psikologiara lerratzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

Gure asmoa ez da ikusleak irudiarekin duen erlazioa psikologiaren bideetatik baizik ulertu ezin daitekeela [...] baieztatzea, eta gutxiago, hala ere, ikuslearen psikologiaren eredu unibertsal bat proposatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 75. orr.

Terapia horren oinarria «psikologiak ahalbideturiko anestesia da», anestesia mentala, inolako drogarik gabekoa. ik psikoanalgesia.  Berria - Gaiak   2004-08-17

-Zure psikologiak ez zaitu inoiz oso urruti eraman, ene Demba -esan zuen Mikschek, sinesgogor.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 66. orr.

Parkerren narrazio hauetan pertsonaien psikologian sakontzeko ahalegina nabaria da.  Berria - Kultura   2006-04-11

Bere lanetan pertsonaien psikologiak sekulako garrantzia hartu zuen, beti nagusitu zirelako fedearen eta praktikaren arteko borrokak.  Berria - Kultura   2004-10-02

Aldi berean, antropologia eta herrien psikologia modan baitaude, literatura berri bat sortzen ari da, Frantzian batik bat, Espainian min handia egiten duena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.

Gaur egun, futbolaria izateko, psikologiak sekulako garrantzia dauka, baina oso gutxi lantzen dute taldeek.  Berria - Kirola   2006-04-04

-Nola nahi duzu zuk gizon baten psikologia ulertzea?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 127. orr.

Abereen psikologiari buruzko bere saioetan argitasun eta ordena gehiago zegoela uste zuen behintzat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 28. orr.

2 (izenondoekin)

Freuden psikoanalisiak bi maila bereizten ditu jarduera psikikoan, jakina den bezala: lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona [...] eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.

Erlijioa eta zientzia egi mota desberdinez arduratzen dira, eta psike subkontzientearen psikologia modernoak argitasun sakona ematen du desberdintasun horren izaeraz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.

Beraz, Psikologia enpirikoa Metafisikatik osorik erbesteratu behar da, eta bere ideiaren bitartez jadanik erabat baztertzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.

Bada jakintza bat [...] koloreen, forma batzuen eta abarren jarduerari buruzkoa, psikologia esperimentalak, soilak nahiz aplikatuak, aspaldi samarretik landu duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Herrien psikologia positibistarekin polemikako kapitulu hala-holako bat, Ortega behin baino gehiagotan enplegatuko duena, determinismo geografikoarena izango da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 164. orr.

Arazo horrek psikologia konduktistaren barruan eskola kognitibistaren sorrera ekarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Psikologia kognitiboa azken hamarraldian ikusgarri garatu den psikologiaren adar bat da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Heideggerren eragina nabaria zen Europako pentsalari existentzialistengan: Karl Jaspers-en psikologia existentzialistan, [...] eta, jakina, Jean-Paul Sartre-ren existentzialismo humanista ateoan Honetatik guztitik ikusten da Psikologia arrazionalak gaizki-ulertze soil batean duela jatorria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Psikologia soziala maite duenarentzat, berebiziko herria gure hau.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 27. orr.

Izan ere, psikologia kolektiboak, ezpairik gabe, ez du materia logiko huts-hutsaren gainean operatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.

Psikologia transzendentalaren hirugarren paralogismoaren kritika.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 164. orr.

Psikologia hutsaren lehen paralogismoaren kritika.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 161. orr.

Psikologia dialektiko baterako oinarria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.

Istorio sinpleak, pertsonaia lauak, psikologia tolesgabeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat psikologi) ik psikologiko.

Ez indarkeria-pasadizorik, ez bortxaketarik, ez psikologia-tratamendurik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Askotan sortu izan dira psikologia laborategietan pertsonek irudi mentala eta pertzepzioa nahasten dituzten egoerak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Arrazoi politikoak izan daitezke, baina psikologia arrazoiak azpimarratuko nituzke.  Berria - Ekonomia   2004-08-05

-Psikologia-saiorik ez, mesedez! -eten zien Ruche jaunak-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 429. orr.

Psikologia arloa bikain lantzen du, eta jokalarien ekarpenean nabarmena da hori.  Berria - Kirola   2004-02-12

Analogia psikologia mailakoa da; baina hori onartzea ez da nahikoa gertaera fonetikoetatik bereizi ahal izateko, zeren fenomeno fonetikoak ere har baitaitezke psikologia mailako gertaeratzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 206. orr.

Gurasoak euren seme-alaben psikologi garapenerako giro egokiak eskaintzeaz arduratzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Estatu unibertsal baten gizarte- eta psikologi giro mesedegarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Hain zuzen ere maniako-depresiboak dira psikologia eta psikiatria karrerak aukeratzen dituztenak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.

Psikologia-irakasle zuen aita.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 245. orr.

EHUko Psikologia Fakultatean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paradisuko kontakizuna, hala bertsio biblikoan nola talmudikoan, oinarrizko giza psikologiaren aurkezpen alegorikoa dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Norbera bizi den herrialdearen historia, oroimena, kultura, talde psikologia ezagutu eta errespetatzea.  Berria - Mundua   2004-06-18

Baina egia baldin bada hizkuntzalaritzak hain datu baliotsuez hornitzen duela gizarte psikologia, nolatan ez da hartzen linguistikaren zientzia, psikologiaren zati gisa?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Industria Psikologian Lizentziatua [...] da Gisasola.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Ez nintzen aditua haur-psikologian, baina argi ikusten nuen ez zeukala hark arazo fisiko edo psikologikorik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Pertsona autistek [...] ez dute besteen gogamenen kontzeptu edo sentipenik, ez eta berenarenik ere; kognizio-psikologiaren mordoiloan esateko, ez dute "gogamenaren inolako teoriarik".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Bake-psikologiak, estatu unibertsal baten babespean, ezgaitu egiten ditu gobernariak beren ondare politikoari eusteko zereginerako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

· Maria del Mar Gonzalez irakasle da Sevillako Unibertsitatean, Hezkuntza eta Eboluzio-Psikologia Sailean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

5 psikologia ikasketak.

Zorrotz behatu dit, eta ezten horrek salatu du gizontxo hau giltzaduna zela jadanik psikologian matrikulatu zenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 50. orr.

Bai, ulertzen dut... -zuhur psikologian lizentziatuak, baina urduri.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.

Historia lizentziatura egin zuen Laura Mintegik Deustuko unibertsitatean eta Psikologian doktorea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus