Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teoria psikologiko baten arabera, heldutasunaren gatazka moral kontzientea subkontzienteki aurreratua agertzen da haurtzaroaren hasieran. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.
Kanten arrazoimena ahalmen psikologiko baten moldean pentsatuta baitago, baldintza batzuen gatibu dago bere jardueran. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.
Ziurgabetasun horren aurrean, diruak nolabaiteko segurtasun psikologikoa ematen digu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.
Adituen esanetan, gogaitzeak arazo psikologiko ugari eragiten ditu gizakiengan. Berria - Gaiak 2004-06-23
Esanahia ez da hitzetik harago dagoen ente psikologiko edota sasimetafisiko bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.
Hans Christian Andersen, Lewis Carroll, Antoine Saint-Exupéry, James Barrie... idazle oso korapilatsuak dira, nortasun psikologiko bereziak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 97. orr.
Sistemaren barren-barrenean, muin psikologikoan eragina duen auzia baita. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.
Liburuan ez dago hizkuntzaren sustrai psikologikoen aipamen zuzenik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 8. orr.
Hutsune psikologikoa amildegi bat da, gure izatearen alderdi nagusi bien artean dagoen amildegia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 89. orr.
Oinarri-oinarrizko gertaera psikologiko horri deitzen zaio irudien pertzepziozko errealitate bikoitza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.
Noizbait ohartuko da gerra psikologikoa ikastaroetan ez baina frontean ikasten dela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.
Hala bizitzea ez zuen merezi, tortura psikologikoa zen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Bi joera psikologiko horiek ikuspuntu subjektibotik antitetikoak izan daitezkeen arren, azpilana egiten dute emaitza objektibo berdin-berdina sortzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.
Gauzen alderdi psikologikoak interesatzen zitzaizkion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.
Badago batasun-dibertsitate zerebral, psikologiko, afektibo, intelektual eta subjektibo bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.
Irudia eta kodea osatzea: irudiak berez eta ezin banatuzko moduan lotzen ditu bi funtzio psikologiko hauek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.
Enuntziatu-moten eraketa aztertzeko ez zen beharrezkoa ez lotzea subjektu ezagutzaileari, ez banakotasun psikologiko bati. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.
Nobela politiko bat baita, funtsean, ez nobela psikologiko bat. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 10. orr.
Thriller psikologiko baten gidoia idazten ari naiz ni. Berria - Kultura 2006-01-18
Hizkuntzalaritza sinkronikoa batera gertatzen diren eta sistema bat osatzen duten erlazio logiko eta psikologikoez -beti kontzientzia kolektiboak atzematen dituen eran- arduratuko da. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.
Ebaluazio psikologiko eta neuropsikologiko sail bat egin zioten Gregi, eta guztietan aipatzen zen, haren oroimen eta arretaren arazoez gain, "axalekoa" zela, "ume bat" zela, "ulermenik" ez zuela, "euforikoa" zela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.
Ezagunak dira langabeziaren ondorio ekonomikoak ez ezik, baita soziologikoak eta psikologikoak ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.
Nerabetasuna, bai fisikoa, bai psikologikoa, puxka bat atzeraturik beharbada, abaila bizian ari zaio nabarmentzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.
Hizketa arazoek (fisiko zein psikologikoek) ere maiz agertzen dute fonetikarekiko lotura. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.
Antzerki-saio bikaina izan zen, sorginkeria psikologikozko lan bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.
Duela gutxi asmatu diote izena lanean boterea duenak botererik ez duenari egiten dion zapalketa psikologiko-moral horri. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.
Homeroren konparazioak giza ekintzaren eremura mugatzen dira, euren ezaugarri psikologiko-moralekin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.
Elorza-k soluzioa, a) determinismo biologista, eta b) determinismo psikologiko-ideologikoa, bata bestearen alternatiboak balira bezala, gura luke bilatu, biak elkarri kontrajarriz: determinismoa, biologista bada, ez da kulturala, eta viceversa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 209. orr.
Alkoholak muga fisiko-psikologikoak apurtu zizkion. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 70. orr.
Azterketa historiko-psikologikoarena zen bigarrena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.
Ez du merezi asmo mistiko-psikologikoekin astuntzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.
Hankagabearen kasuak baditu aztergai fisio-psikologiko ugari: elbarriak oraindik ere bi hanken existentzia bizi du garunea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.
Korrelazio neuro-psikologikoen jokoak, proiekzio-sistema elkarkari eta kausaltasun-arlo zirkular legez ulertuta. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.
Jendearen oreka bio-psikologikoa ez dela kimika bidez nehola ere kanbiatu behar. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 187. orr.
"Pentsamendu" fregear hori elementu ez-psikologiko bat litzateke, eta ez hiztunaren interpretazio edota ulermen subjektibo bat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.
arazo psikologiko (9); baldintza psikologiko (4); egoera psikologiko (5); fisiko eta psikologiko (4); gertaera psikologiko (3); presio psikologiko (5); tratamendu psikologiko (3)
alor psikologikoa (4); arazoa psikologikoa (3); balio psikologikoa (3); egoera psikologikoa (8); eragin psikologikoa (5); fisiko eta psikologikoa (3); fisikoa edo psikologikoa (4); gerra psikologikoa (5); indarkeria psikologikoa (3); joera psikologikoa (3); laguntza psikologikoa (25); laguntza psikologikoa ematen (3); lan psikologikoa (3); presio psikologikoa (5)
segurtasun psikologikoa (3); tortura psikologikoa (7); tratu txar psikologikoa (4)
arazo psikologikoak (20); arrazoi psikologikoak (3); fisiko eta psikologikoak (14); fisikoak eta psikologikoak (12); kalte psikologikoak (4); ondorio psikologikoak (6); onura psikologikoak (3); presio psikologikoak (4); tortura psikologikoak (4); tratu txar psikologikoak (9)