Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudiaren ikuslearen azterketa psikoanalitikoaren azpian dagoen oinarrizko ideietako bat inkontzientearen eta irudiaren arteko lotura estua azpimarratzea da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.
Gure Euskal Herri malenkonizatuak ere, antzinatea mila kobetan altxor gisa gordea, Ama Lur fetixizatu horren irakurketa psikoanalitikoa merezi du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.
Sexualitateari dagokionez, desberdinak dira kontzeptu psikoanalitiko freudiarra (freudiarra diogu zeren bai baitira freudiarrak ez diren psikoanalisiak) eta kontzeptu arrunta. Berria - Harian 2006-05-06
Austriar mediku apartak inkontzientearen formulazioaz eta metodo psikoanalitikoaz psikologia eta psikiatria irauli zituenetik mende bat pasa eta gero, [...]. Berria - Kultura 2006-05-09
Ipuin honen interpretazio psikoanalitikoan, debeku sinbolikoa dakar Aitaren hilketak ondoren, "aitaren izenagatiko" Legea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.
Subkontzientearen garrantzia; Freuden teoria psikoanalitikoekiko interesa; baina harantzago joan zen, eta metodo «paranoiko-kritikoa» garatu zuen. Berria - Kultura 2004-05-11
Nik nire rola betetzen dut ahal denik eta marikoikeria psikoanalitiko gutxienaz baliatuta. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 160. orr.