Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Freuden psikoanalisiak bi maila bereizten ditu jarduera psikikoan, jakina den bezala: lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Psikoanalisiaren teorian, lapsusek subkontzientea azalarazten dute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 164. orr.
Psikoanalisiaren pentsaeran, gizartea desiraren errepresioan oinarritzen da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 81. orr.
Ni" delakoa bera ere jota geratuko zen Freud-en psikoanalisiaren erasopean, hark subjektua leherrarazi eta, nolabait, atomizatu zuelarik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.
Onenean, psikoanalisia hitzontzikeria hutsa besterik ez da. Berria - Harian 2006-05-06
Ezinbestekoa al da patologiaren bat izatea psikoanalisira jotzeko? Berria - Harian 2006-05-06
L'idiot de la famille (Familiako ergela), psikoanalisian oinarriturik Flauberti buruz idatzi zuen lan erraldoia izan zen Sartreren azken lan handia. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 11. orr.
Psikoanalisi klinikoari buruzko masterra ere zuzentzen du EHUn bertan. Berria - Harian 2006-05-06
Artelana psikoanalisi aplikatuaren objekturik preziatuenetako bat izan da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Psikoanalisi freudiarraren ikuspegitik sexualitatea giza jardueraren funtsa da. Berria - Harian 2006-05-06
Naziek "psikoanalisi judua" kondenatu egin zuten, balio nazionalen defentsa aski bipila egiten ez zuelako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.
Bost piezako, psikoanalisi-saio bat irabazten nian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 184. orr.
Zabalkundeko psikoanalisi eskuliburuak ez dira, jakina, zakurrentzat eginak, eta aspaldi ezagutu nituen nik neurosi horren arrazoiak. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.
Asteazkenetako elkartea deitu zuten aurrena, eta, 1910ean, Nazioarteko Psikoanalisi Elkartea. Berria - Harian 2006-05-06