Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikiatria 1 iz medikuntzaren adarra, buru eritasunak aztertzen eta artatzen dituena.

Zer da Psikiatria, zer egin buruko osasun arazoak saihesteko?  Berria - Gaiak   2004-02-11

Orain Psikiatria zetorren jantzi zuriz indartzera lehen jantzi beltzez pulpituetatik botatzen ziren mehatxuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.

Aquilino Polaino psikiatrak Espainiako Senatuan adierazitakoek psikiatriaren argudio zaharkituak ekarri dizkigu gogora.  Berria - Harian   2005-06-28

Austriar mediku apartak inkontzientearen formulazioaz eta metodo psikoanalitikoaz psikologia eta psikiatria irauli zituenetik mende bat pasa eta gero.  Berria - Kultura   2006-05-09

Biriketako gaitza sendatu zitzaidanean, psikiatriako pabiloira eraman ninduten, neure burua hiltzen saiatzeagatik. aski gizon miretsia da Reisberg, punta-puntako zientzialaria geriatriaren eta psikiatriaren alorrean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.

2 (izenondoekin)

Psikiatria ofizialak ez die arazoen sorburuei heltzen: gaixoa anestesiatu, gertatzen ari zaionaz jabetzeko gaitasuna ezabatzeraino, eta gaixoaren ingurukoak, bere arazoen eragileak askotan, lasai asko uzten ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Guztizko isolamenduan bizi beharko dudala pentsatu dut, psikiatria aplikatuaren akuria izanen naizela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.

Dagoeneko bi azterketa egin dizkiote eta bietan ondorioztatu da ez zuela desoreka psikiko larririk Hudding hiriko Ospitaleko Psikiatria Klinikoko bi taldek egin zizkioten azterketa psikiatrikoak.  Berria - Mundua   2004-03-24

Espainiako Psikiatria Biologikoko Elkarteko lehendakaria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik psikiatriko.

Ginebrako Psikiatria Institutuan lortua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 141. orr.

Ginekologia, dermatologia eta psikiatria zerbitzuei dagokiena.  Berria - Harian   2006-01-04

Hain zuzen ere maniako-depresiboak dira psikologia eta psikiatria karrerak aukeratzen dituztenak, inori laguntzearren baino, beren buruei laguntzearren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.

Psikiatria lizentzia lortu zuen Kairoko Unibertsitatean, eta Egiptoko Osasun Publikoko zuzendari nagusi izendatu zuten.  Berria - Kultura   2004-06-25

Anorexia nahiz bulimia duten gaixoen bizitza kalitateaz azterketa egin dute hainbat psikiatria adituk Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Katastrofeen abantaila: zertaz negar egiten zuten jakin gabe negar egiten zutenek badute orain negar egiteko arrazoi estandar, ulergarri, psikiatria manualetako bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Psikiatria liburu mordoxka ateratzen omen du Los Angelesko konderriko liburutegitik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 91. orr.

Hego Euskal Herriko Psikiatria Elkarteko presidente Miguel Angel Gonzalezek bat egin du iritzi horiekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Felipe Ortuño Psikiatria Saileko buruak eginiko ikerketan, 11 pertsona osasuntsu eta 11 gaixo kontzentrazio gero eta handiago eskatzen duten lanetan jarri zituzten.  Berria - Gaiak   2004-11-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

psikiatria saileko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus