Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikiatriko (orobat sikiatriko g.er. eta pzikiatriko g.er.) 1 izond psikiatriarena, psikiatriari dagokiona. ik psikiatria 3.

Zoriontsu edo erdi-zoriontsu bizi izan zen harik eta bere senitartekoek, herriko sendagilearen gomendioz, elektro-shockez baliatzen zen tratamendu psikiatrikoa pasarazi zioten arte.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.

Bertako adituek laguntza psikologikoa eta psikiatrikoa eskainiko diete gaixo dauden medikuei.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Sintoma psikiatriko hutsengatik egindako lobulu frontal baten lehen ebakuntza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Askotan, hain justu, arazo psikiatrikoa bera izaten da gizentasunaren kausa.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Liburuko beste kritika nagusia, hain zuzen ere, gaitz psikiatrikoei buruz gizarteak egiten duen interpretazioaren ingurukoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Diagnostiko psikiatrikoa dutenek herentzia jasotzeko eskubidea ere galtzen dute, eta seme-alaben zaintza ere bai.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Histoire de la Folie-ren lotura-puntua zen diziplina psikiatriko baten sorrera XIX. mendearen hasieran.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 203. orr.

Prozesu hauek guztiak hain zuzen indarrean zeuden, baina berez ezin izan dute diskurtso psikiatrikoaren objekturik eratu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

2 izond klinikez eta kidekoez mintzatuz, buru eritasunak dituztenak artatzen dituena.

Kartzelaren eraikinari itsatsita, hesi beraren babesean, zentro psikiatriko bat zegoen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

Fama txarreko Santaklara ospitale psikiatrikoan giltzatu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 111. orr.

Estatuko erietxe psikiatriko batean ari zen alferrik galtzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.

Alpeetako klinika psikiatriko batean sartu zuten.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.

Ospitale psikiatrikoko ganbarako aulkian egunak loturik pasatzen zituenean, bizitzaz jada zimiztaka baizik ez zen oroitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

Parametro ia berdin-berdinak dituzte elektroxokeko makinek -instalazio psikiatriko zenbaitetan erabiltzen direnen antzekoak- eta txerrientzako durduzagailuak: ampere bat, hirurehun volt.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

3 iz klinika psikiatrikoa.

Psikiatrikotik eroetxera.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 59. orr.

Iazko uztailean depresio latz bat ere izan zuen, eta hainbat aste psikiatriko batean igaro zituen.  Berria - Kirola   2004-02-15

Gizon bat psikiatrikoan sartu dute eliza batean kalteak egiteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Euren ama psikiatrikoan izen faltsuarekin ingresatu duten neba-arrebekin gurutzatu da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.

Pasadizoaren xehetasunak oroitzeko, Granadako psikiatrikora jo behar izaten zuen, eta hura ez zuen gogoko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

Alacanteko espetxeko psikiatrikoan.  Berria - Kultura   2006-01-03

Beldurrezko nobela, psikiatrikoan girotua.  Berria - Kultura   2004-04-17

Ohartu naiz badela beti hertsirik dagoen psikiatrikoko hegal bat.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus