Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinarrizko atal berak dituzte konputagailu guztiek: seinaleak edo aginduak sartzeko gailua; prozesadorea, eragiketa aritmetikoak burutzeko (kontrolgune batetik emandako aginduen arabera); [...] eta irteerako gailu bat, kalkuluen emaitzak agertzen dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 224. orr.
Mikrofonoarena konpondu dute; txipa, prozesadoreak... hori dena konpondu dute. Hirugarren urratsa Intel prozesadore egilearekin iaz lorturiko ituna da. Berria - Gaiak 2004-10-15
Gogoetara murgildu zen, sakon murgildu arazoa argitzen lagun ziezaiokeen arrastoren baten bila, eta bere harridurarako Ostolaza izan zen gogoaren prozesadorean azalduriko lehena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.
Sortzea ez ote da handik eta hemendik jaso hizkuntza, ideiak eta esperientziak norbere prozesadorean iragazi ondoren ateratzen dena jakitera ematea? Berria - Kultura 2004-06-03
Programa honek, ordenagailuan agertzen den informazio guztia prozesadore batera bidaltzen du, ahots, soinu, bihurtzeko. Goian idazgela zuen, bere idazmakinarekin (ez testu-prozesadorerik, ordea), eskuizkribu eta liburuz gainezka. Berria - Euskal Herria 2004-01-31