Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prozesagailu (3 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1 ean) 1 iz prozesadorea (lehen adieran).
Mekanikotasuna sumatzen du gogamenean, eta maiz alderatzen du bere gogamena paraleloan osagai asko lituzkeen ordenagailu batekin (paraleloko banaketako prozesagailu bat, termino teknikoa erabiliz), eta "ordenagailu-lan"tzat hartzen du, hain zuzen, bere pentsakera, ordenagailu-artxibo sail bat begitantzen baitzaio bere oroimena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.
2 prozesadorea (hirugarren adieran).
Teleskopioari jarri dioten prozesagailuak lanerako gaitasun izugarria du: segundutik segundura milioika liburu idatzik duten adinako informazioa prozesatzen du. Berria - Gaiak 2006-04-16
Orain arte Microsoften testu prozesagailua eta kalkulu orria erabili dituzte horiek egiteko. Berria - Gaiak 2006-01-03