Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protestante (orobat protestant g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian protestante agertzen da) 1 iz Luteroren edo kideko eraberritzaileen dotrinen bati jarraitzen dion kristaua, Aita Santuaren aginpidea arbuiatzen duena. ik luterano; kalbindar; higanot.

Berdin etortzen ziren katoliko zein protestante, judu zein musulmanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

-Ni ez nauk ez katolikoa ez protestantea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.

Henrike Borboikoa, haien fedeari uko eginda ere, inoiz ez zen gelditu protestanteak babestetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Biblia herri-hizkuntzetara itzultzeak eta jende xeheko belaunaldiek [...] etengabe irakurtzeak kultur onura handia ekarri zuen, fede handiko protestante edo puritanoentzat ez ezik, Mendebaldeko arimentzat oro har.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

Protestanteen kontrako errepresioari hark eman zion hasiera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.

Prusiako protestante maltzurrak, Errusiako ortodoxo zismatikoak, eta esker txarreko austriar katoliko zitalak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Charles Montesquieu akitaniarrak edo Jean Jacques Rousseau suitzar protestanteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

2 (izenondo gisa)

Erlijio katolikoa hobeto doakiola monarkia bati, eta protestantea hobeto doakiola errepublika bati.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.

Erreforma protestanteak Eliza Katoliko batuaren fronte etsaia hautsi zuen, eta hamazazpigarren mendean Ingalaterra eta Holandara ihes egindako juduei ongietorria egin zitzaien herrialde protestante horien etsai erromatar katolikoen biktima gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

Ipar Amerikako eliza protestanteen eremuan, "Bibli Gerrikoaren Fundamentalismoan" iraun zuen tinko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Strasbourg-eko teologia protestanteko fakultatearen burua zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 54. orr.

Pentsaera protestantea dakarkigu gogora mota horretako hausnarketak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Paul Ferry (1591-1669), artzai protestantea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Aspaldi Cabrera jeneral erradikala ingeles protestante batekin ezkondua zela, kristau fedea bera albora utzia zuela, eta karlista izateari ere bai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 202. orr.

Ez dago sinetsi beharrik idazle protestante eta antikristauen alegazio guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus