Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protestaka 1 adlag protesta egiten, protestan. ik protesta 5.

Gizartea ez bada gehiegikeria horien aurka protestaka hasten, gureak egin du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 106. orr.

Protestaka eta marmarka hasiko ginen gu orduan, klasera itzultzeko nagiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 216. orr.

Poliziaren gehiegikerien aurrean familiako batzuk protestaka eta gaizki esaka hasi zirenean, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 127. orr.

Urtebetez ibili zinen protestaka, sutan, ez zinela joanen Violettes Impériales ikustera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 230. orr.

Esaldia eten eta esku bat hartu nion, niregana luzatua zuelako protestaka, isil nendila eskatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Hark zerbait bota orduko erreakzionatzen genuen, protestaka hitz haiek probokazio garbia zirela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

Inguratu egin zuten: berrogei urte inguruko gizona zen eta kementsu ari zen protestaka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 257. orr.

2 irud/hed

Sabela protestaka neukala.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

protestaka ari (3); protestaka hasi (6); protestaka hasten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus