Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

protesta 1 iz desadostasunaren, arbuioaren adierazpena.

Kotxeen aurkako protesta horietako bat, nik uste.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

Horren faltak sortu dizkit orain arteko kexu eta protesta guztiak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 92. orr.

Protesta eta zalaparta askoren ondoren, Peter bere gelara joan zen azkenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 48. orr.

Munduko gaiztakeriaren aurkako protesta gisa basamortura [...] erretiratu zirenei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 131. orr.

Protesta hori baino kontu eskatze are mingarriagoak baliatu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 145. orr.

Zuzentzat jo dudan protesta batek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 229. orr.

Orduko hartan protestarik izan zen, baina ez nahikoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 367. orr.

Protesta frango izan da haatik, izendatze hori molde hortan eginik bazterrak arrunt minberatu baitira.  Herria   2005-02-10

Haren pintzelada bakoitza hitz bat zen, protestarako eta erreboltarako deia ere izan zitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.

Auhen luze-apala darie, protestakoa baino gehiago, senar eta semeei igorri azken agurra.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 78. orr.

Hiru lagun hil dira presidentearen aurkako protestan.  Berria - Mundua   2004-01-09

Ordubete iraun du protestak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

Legelarien Euskal Kontseiluaren protesta eragin duen kasua EAEko Auzitegi Nagusian gertatu zen, martxoaren 3an, Iñigo Iruin abokatuarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Horrek bidaiari bati protesta eragin dio, ez, ordea, pixka bat lotsarazi gabe.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.

Bizkitartean bortizkeria oro espresabidearen mailan gelditzen da, protestaren hiztegian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 13. orr.

Herriak aurka egiteko modu guztiak erabili dituenean, grebak, protestak, salaketak, manifestazio baketsuak eta biolentoak, ezer aldatu gabe, orduan zabaltzen da altxamendurako bidea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.

Protestan parte hartzeko deia egin zuen mikrofonoetatik.  Berria - Kultura   2004-01-10

2 (aditzaren objektu gisa)

2003ko amaieran gazte koadrila batek modu bitxia aukeratu zuen bere protesta agertzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 81. orr.

Protesta adierazi nahi zuten imintzioak eta eztulak egin zituzten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

Protesta horiek antolatzea ezinezko gertatuko litzatekeela antolatzaileek Internet bezalako lanabesik izan ez balute.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 168. orr.

Protestak, bolbora-lorratzaren antzera, hedatuz joan ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

Gipuzkoa, Katalunia eta Madrilera ere zabaldu zen protesta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

Urte horretan hasi ziren biziki indartzen apartheiden kontrako protestak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 101. orr.

Gogoan dut berebiziko manifestazioak eta protestak eragin zituela sindikalisten kontrako epaiketa hark.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.

Abokatu defendatzaileak agudo eta ozen erakutsi du bere protesta Tomen tonua zela eta.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 182. orr.

Goseak eta beharraldiak protesta asko piztu ohi dute.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Epaileak ez du protesta aintzat hartu eta.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 184. orr.

Nori zuzentzen zaio protesta euria egiten duenean?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Gauerdirako ez zegoen protesta haiek gelditzerik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

Ez zuen protestarik entzun nahi.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 155. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Duela urte batzuk gutxi batzuen protesta hutsa zena asko eta askoren amets bihurtu da orain.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 157. orr.

Alemanian ere, protesta biziak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 83. orr.

Egurrezko etxoletatik gertu, protesta bizian dihardute Milandik etorritako bi langilek.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 72. orr.

Euskadiko Orkestrak euskaldun guztion hiriburuan jotzea protesta baketsu antzeko bat zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 125. orr.

Albertok ez die jaramonik egin Aliziaren protesta ahulei.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 157. orr.

Egunotan ikusi ditudan protesta politiko bakanak gerraren kontrakoak dira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

Bat-bateko protesta bat izan zen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 79. orr.

Sekulako protestak egin baitzituzten zenbaitek, bereziki Rusoek.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 95. orr.

Presoen gose greba, itxialdi eta bestelako protestak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Protesta egun haiek gogora ekarri zioten mundu guztiari bakea ez dela izaten lore iraunkorra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Protesta-eskutitz asko ari zitzaizkiela iristen bai hiritik eta bai herrietatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 6. orr.

Haren aurpegiera ikusita, irentsi egin nituen mihi puntan nituen protesta hitz guztiak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 73. orr.

Protesta-oihu gehiago Slytheringo jendearengandik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 248. orr.

Hiritarrek, erreginaren alde zeudela argi eta garbi utzi nahian, muzin egin baitzioten protesta-deiari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 70. orr.

Protesta mugimendu hauek nolabait ere harreman dialektiko zuzenean hasten dira agintariekin ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 188. orr.

Protesta manifestaldi bat egon zen, gero batzorde bat eratu eta ultimatum bat prestatu zuen prefektuari bidaltzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.

Goazen denok udaletxera protesta-erakustaldi bat egitera!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 141. orr.

Larraitz jaiki zen; protesta imintzio bat egin zuen Mikaelak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 146. orr.

Batzarrak protesta-ekintzak deitzen zituenean, Adelak greba egiten zuen; Juliok, aldiz, ez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 59. orr.

Kalean ere ugaldu egin ziren protesta ekimenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 105. orr.

Leioako kanpuseko atentatu-ahaleginaren aurkako protesta-ekitaldira gindoazela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 179. orr.

Guk miresten genituen protesta kantarien adibidea ekarri zuen, gizarteari zernahi kritika egin ondoren diru sortak hartzen zituztela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

5 protestan adlag protestaka.

Arabiarren petrolioak gora egiten baldin badu, kamioi gidariak protestan hasiko dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Une jakin batean, jendea atxiloketen kontra protestan ari zenean, paperezko ikurrin bat jarri genuen zintzilik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 115. orr.

Protestan ziharduen Ogasunak Bilbon daukan eraikinaren aurrean, ehun bat lankiderekin batera.  Berria - Ekonomia   2004-06-19

Debekua kendu arte, protestan jarraituko dute diputatuek.  Berria - Mundua   2004-01-16

Navalen, beraz, protestan segituko dute, Urretak eta CCOOko arduradun Peter Rodriguezek berretsi zutenez.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

Protestan saiatu arren, ez zuen benetan ahoskatu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 149. orr.

Etxegileengana demandan edo protestan joan ordez geuk hartu behar genuela geure bizitokien ardura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

LAB sindikatekoak, Donibane Lohizuneko Carrefour saltegiaren aitzinean, protestan.  Herria   2004-12-30

6 protestazko izlag

Protestazko hitzen baten bila saiatzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 21. orr.

Baten batek arbelean idatzitako juduen kontrako esaldia ezabatu zuen bizi-bizi, gure protestazko marmarrei kasurik egin gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

Gogoan dut, klase batean, Jon Baltzak eta biok protestazko manifestu-aldarrikapen bat idatzi genuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 121. orr.

7 protesta egin ik protestatu.

Katalinak protesta egiten zuen. Protesta egiteko zabaldu nuen ahoa, baina berak jarraitu egin zuen-: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

-Wendy -protesta egin zuen Michaelek-, handiegia naiz sehaskan egoteko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 140. orr.

Biluzik zegoen, protesta egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

-Bai, begiraiok ordulariari, bai -protesta egin zidan Ramirok-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.

-Et, et! -egin zuen protesta Horvathek-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 183. orr.

Hik badakin maite haudala... -protesta egin nion nik, oparia galtzeko beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Ez al gindoazen ba juduaren zapata-dendara?, egin zuen protesta Marck Kaskagorrik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Protesta egin ala haserretu, gaitzetsi ala guztiz goratu, Schopenhauerrek bere erdeinuaren eta bere desliluraren zigiluaz markaturik utzi du betirako gizadia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.

8 (izenondo eta bestelakoekin)

Orduan, lotsa ezkutatzen ez duen protesta emea egiten du.     «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Protesta isil bat eginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 315. orr.

Gerlariek eta Belaskok protesta sutsua egin zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 190. orr.

Larraitz jaiki zen; protesta imintzio bat egin zuen Mikaelak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 146. orr.

Navaleko langileek berriro protesta gogorrak egin zituzten atzo.  Berria - Ekonomia   2004-09-24

Beste biak pixka bat aztoratu ziren; baina ez zuten protestarik egin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 344. orr.

Egunkari gehienetan azaldu dena, polizia ateak prezintatzen; protesta eta txistu egiten zuen jendea; lehen uneko adierazpenak egin zituzten pertsonak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 118. orr.

9 irud/hed

Suak txistu-hots batez egin zuen protesta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldeko protesta (5); antolatutako protesta (6); atzoko protesta (4); aurka protesta egin (4); aurka protesta egiteko (28); aurkako protesta (26); aurkako protesta egin (4); bere protesta (6); beren protesta (5); deitutako protesta (4)

egin dute protesta (5); egin zuen protesta (10); egin zuten protesta (18); egindako protesta (6); egingo dute protesta (6); euren protesta (5); hainbat protesta egin (10); hainbat protesta ekintza (4); hamaika protesta (5)

izan zuten protesta (4); kalera protesta egitera (4); kontra protesta egiteko (9); kontrako protesta (22); langileek protesta (4); langileen protesta (7); langilek protesta egin (4); manifestazio eta protesta (6)

protesta artean (12); protesta asko (4); protesta baketsuak (5); protesta bortitzak (4)

protesta egileak (4)

protesta egileen (6); protesta egin (190); protesta egin dituzte (8); protesta egin du (6); protesta egin dute (24); protesta egin zuen (30); protesta egin zuten (54); protesta eginez (5); protesta egingo (18); protesta egingo dute (7); protesta egitea (8); protesta egiteagatik (7); protesta egiteak (4); protesta egiteko (108); protesta egiten (66); protesta egiten du (7); protesta egiten zuen (7); protesta egitera (29)

protesta egun (6); protesta eguna (11); protesta ekimen (4); protesta ekimenak (8); protesta ekintza (56); protesta ekintza bat (4); protesta ekintza egin (9); protesta ekintza ugari (9); protesta ekintzak (31); protesta ekintzak egin (4); protesta ekintzan (7); protesta ekintzekin (7); protesta ekintzetan (7); protesta ekitaldi (7); protesta ekitaldia (7); protesta ekitaldiak (8); protesta ekitaldian (4); protesta eragin (4)

protesta gehiago (8); protesta gisa (37); protesta gisara (4); protesta gogorrak (4); protesta handiak (7); protesta hasi (5)

protesta izan (7); protesta keinua (4); protesta moduan (7); protesta modura (6); protesta mugimendu (5); protesta mugimendua (4)

protesta ugari (27); protesta ugari egin (7); protesta ugari eragin (4); protesta ugari izan (7)

salatzeko protesta (8)

aldeko protestak (5); aurkako protestak (24); gure protestak (4); herritarren protestak (7); izan ziren protestak (6); kale protestak (6); kontrako protestak (30); kontratuaren aurkako protestak (4); langileen protestak (5); lehen protestak (5); manifestazioak eta protestak (4); protestak antolatu (7); protestak antolatzeko (4); protestak areagotu (4); protestak egin (41); protestak egin zituzten (17); protestak egiten (11); protestak eragin (10); protestak eragin zituen (7); protestak gogortuko (5); protestak hasi (7); protestak iragarri (6); protestak izan (21); protestak izan ziren (14)

aurka protestan (4); aurkako protestan (6); kontra protestan (4); protestan ari (22); protestan ari ziren (10); protestan aritu (6); protestan segituko (5)

deitu zuten protestara (4); protestara deitu (4)

protestarik egin gabe (5); protestarik gabe (4)

aurkako protestek (4)

protesten ondorioz (11)

aurkako protestetan (5); eginiko protestetan (4); izandako protestetan (7); kontrako protestetan (12); protestetan parte hartu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus