Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prostituto (orobat prostitutu) 1 iz diru truke sexu harremanetara ematen den gizonezkoa. ik puto; puta; prostituta.
Zergatik daude hainbeste prostituto, eta gero eta gehiago? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.
Zure prostitutu txortalari horietako bat ekarri duzula zurekin eta logelan duzula zain? Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 63. orr.
2 (izenondo gisa)
Nerabe mozkor, trabestitu eta prostituto izatetik kultuzko idazle goiztiarra izatera pasatu zen atzo, eta hogeitaka hizkuntzatara itzuli dute haren lana. Berria - Kultura 2006-05-02
3 irud/hed
Gogoko al duzu prentsako prostitutua izatea? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 272. orr.