Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proposizional 1 izond proposizioarena, proposizioari dagokiona. ik proposizio 3.

Jarrera proposizionalak moduan eta edukian bereizten dira elkarren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Emozioak: normalki emozioak beste gogo-egoera "seguruago" batzuetara murriztu izan dira, esan nahi baita, jarrera proposizionaletara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Ez da logikoa ezta inferentziala ere, erlazio horiek item proposizional edo kontzeptualen artean gertatzen baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

Onartu behar al da zeinuen, irudien, grafismoen edo trazuen edozein sail [...] nahikoa dela enuntziatu bat osatzeko; eta gramatikari dagokiola esatea ea esaldi bat den, logikari esatea ea era proposizional batean jokatzen duen, Analisiari zehaztea zein den eurak zeharka ditzakeen hizkuntza-ekintza?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 99. orr.

Sentimen esperientzia ez da proposizionala ezta kontzeptuala ere, fundazionistaren arabera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.

2 ez-proposizional izond

Fase horretan, zera da hizkeraren ezaugarri nagusia, "hizkera ez proposizionala", hau da, hizkera funtsean generikoa, orokorra, zehaztasunik gabea, espazioan eta denboran errorik ez duena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jarrera proposizionalak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus