Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alferrik eginaraziko zitzaion hari ez edateko promesik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.
Esker onezko oparia egin beharrean nengoen, eta gaur bete dut promesa. Elizen arteko biblia EsZ 7,14
Baina ez nuen asmorik promesa kunplitzeko. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 21. orr.
Urteak joanean, ez zuen inoiz promes hori hautsi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Lortu nuen Promes horren gaineko zin solemne batek ez ziola beroni buruzko azalpen gehiago ematen uzten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.
Neure buruarengatik egin dut zin, promes sendoa, hitz aldaezina eman dut: [...]. Elizen arteko biblia Is 45,23
Zuk niri promes honen fede ematea nahi dut. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.
Ulertu behar da horrela agintzen duenak erabaki eta alda dezakeela bere jarrera, promesaren hartzaileak bere faborearekiko jarrera alda dezakeen bezala. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 83. orr.
Berriz abiatu ziren kopek eder batzuen promesik gabe nekez ulertuko zen abiadura biziaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.
Heriotzari diogun beldurragatik lortutako promesak baliozkoak dira naturazko egoeran. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 75. orr.
Eguna argitu baino lehen, deiadar degizut laguntza eske: zure promesetan dut itxaropen! Elizen arteko biblia Sal 119,147
Promes eder hau heriotza arte gorde zuen, hutsik egin gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 878. orr.
Jaunak israeldarrei egindako promes eder haietarik batek ere ez zuen huts egin, denak bete ziren. Elizen arteko biblia Jos 21,45
Goitik behera zintzilikaturik, promes urratu bat bailitzan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 88. orr.
Anaiak libratzeko promes faltsuarekin engainatuta. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.
Inoiz ez zion federik emango promes huts bati, idatzizko konpromisoa behar zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.
Luteziaren eta nire artean bi izakiren artean promes baten, are promes solemne baten baliokide den konfiantza hori sortzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Promes hau egin bainuen: "Jaunak Jerusalemera itzularazten banau, oparia eskainiko diot Jaunari". Elizen arteko biblia 2 Sm 15,8
Promesa egin ostean, etxera itzuli zen, eta lehengo osasunaren jabe aurkitu zuen hitzik eta korderik gabe utzi zuen eta jada hilik egongo zela uste zuen gaixoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.
San Frantziskogana jo zuen erreguak eta promesak eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.
Polita da elkarri promesak egitea, tren batean batak besteari agur esatea. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.
Frantzisko dohatsuari promes bat egin zion eta, hilzorian jada, haren laguntza eskatzen hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.
Neskak promes asko eginak zizkion: huts egin ote zion? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.
Gaztaro bete-betean bere burua behartu zuen Jaunari promes sendo hau eginez: alegia, ez ziola ahal zuen heinean laguntza ukatuko Jaunaren izenean eskatzen zion inori. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 878. orr.
Jaunaren ituna: Abrahani eginiko promesak berritu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.
Gogoratu zuen bere hauteskunde promesetako bat PSOE-PP ituna «indartu eta berreskuratzea» izan zela. Ituna, leialtasun-promesean eta zin-hitzean eta hain poliki eta dotore deskribatzen den azken jai-otorduan iristen da bere gailurrera. Berria - Euskal Herria 2004-05-13
Gizakiari, gizon eta emakumeen arteko maitasunaren aurrean, zoriontasun promesa bat irekitzen zaio. Berria - Gaiak 2006-01-26
Atletak zazpi mailatan ariko dira: juniorretan (emakumezkoak eta gizonezkoak), promesetan (gizonezkoak), kros laburrean (emakumezkoak eta gizonezkoak) eta kros luzean (emakumezkoak eta gizonezkoak). Berria - Kirola 2006-03-15
Promesen mailan, Ongai eta Diaz Ulzurrun irurtzundarrek oso erraz irabazi zuten Garcia II.aren eta Aranbururen aurka (22-10). Berria - Kirola 2006-04-26
Promesetan, Elezkano-Linzoain eta Urrutikoetxea-Aurtenetxe ariko dira. Berria - Kirola 2006-02-15
Promesak: - Elezkano-Linzoin 22; Garralda-Beroiz 14. Berria - Kirola 2006-02-08
Haurrari promes egin zion txoriei eta landetako piztia gaixo guztiei hitz egiten erakutsiko ziola. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.
Garbi dagoena da Knox doktoreari promes egin ziola ahalegin guztia egingo zuela laguntzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.
Ahaztua zuten biek promes egin ziotela Buckbeaken defentsa prestatzen laguntzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 223. orr.
Damianek promes egin dio, bera arduratuko dela Leonen familia etorri baino lehen aspiradorea etxe osoan pasatzeaz. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 99. orr.
Ematen zuen gidariak promes egin zuela ez geniola hitzik aterako, bidaia osoan ez baitzuen ahorik zabaltzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 333. orr.
Solasaldi labur hari azkena emaiteko, promes eginik ezen ez nuela bakarrik utziko, handik kanporat jalgi nintzen, non aiduru bainuen gurdizaina. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.
Damutu zen andrea egin zuenaz, eta promes egin zuen ez zuela gehiago santuaren jaian eskulanik egingo, eta, promesa egin bezain laster, amaitu egin zen odol-isuria irin orean. Onik zen lagunak promes egin zion Frantzisko santuari eta agindu zion, beraren merezimenduz gaixoak osasuna berreskuratzen bazuen, meza nagusian parte hartuz ospatuko zuela urtero beraren jaia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.
Promes egin bazion ere, neska ez zen bera bisitatzera itzuli. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 97. orr.
-Haraino lagundu baninduzu -segitu nuen-, atzo promes egin zenidan bezala, dena bestela aterako zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.
Amak promes egin zion Frantzisko dohatsuari, eta honen merezimenduei esker berehala lortu zuen osasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.
Mitinak, ekitaldi koloretsuak, promes egite ugari eta arerioarekiko adierazpen garratzak ez dira faltako kanpainak iraun bitartean. Berria - Harian 2005-04-01
promes bat (5); promes eder (3); promes egin (57); promes egin zion (11); promes egin zuen (9); promes egiten (4); promes hau (9); promes hau egin (7): promes hori (3); promes hura (3)
bere promesa (12); egindako promesa (12); eginiko promesa (7); egiteko promesa (3); itzultzeko promesa (3); oilarraren promesa (8); promesa bat (11); promesa batekin (3); promesa baten (3); promesa bete (11); promesa bete zuen (3); promesa eder (4); promesa egin (26); promesa egin zuen (5); promesa hori (6)
egindako promesak (8); eginiko promesak (4); nire promesak (3); promesak beteko (4); promesak egin (8); promesak eginez (3); promesak egiten (4); zeure promesak (4)
egindako promesaren (3); zeure promesaren arabera (5)
promesen mailako (3); promesen mailan (7)