Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta hau da Kristok egin zigun agintzaria: betiko bizia. Elizen arteko biblia 1 J 2,25
Gogojardunak ematen ari denak ikusten badu hartzen ari dena alaitsu eta txit gartsu dabilela, esan behar dio ez dezala aurretik egin agintzaririk ez zinitzik, ongi pentsatu gabe eta itsumustuka. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.
Hau ez da agindu bat, askotan uste izaten den bezala, fedeko artikulua da, Jainkoak emandako irakaspena, gizakiak aurki ahal ditzan bere sofrikizunetan, bere ekintzetan eta bere bizitzan atseginak eta poztasunak; beraz, agintzaria gehiago da, agindua baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.
Lehenago ez zenutela Mesiasik, ez eta parterik ere Israel herriko eskubideetan; ez zenutela zerikusirik Jainkoaren agintzari eta itunekin, eta itxaropenik gabe eta Jainkorik gabe bizi zinetela munduan. Elizen arteko biblia Ef 2,12
Jainkoak Abrahami zin eginiko agintzaria betetzeko garaia hurbildu ahala, herria haziz eta ugalduz joan zen Egipton. Elizen arteko biblia Eg 7,17
Izan atsekabean eroapen handiko, eta seguru egon, beteko baitu Jaunak bere erabaki eta agintzaria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.
Otoitz eta borroka honetan ziharduelarik, betiko biziaren agintzaria hartu zuen Jaunagandik konparazio honen bidez: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 413. orr.
Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin. Elizen arteko biblia 1 Tm 4,8
Legea betetzen dutenak bakarrik balira oinordeko, hutsean geldituko litzateke sinesmena eta baliogabe agintzaria. Elizen arteko biblia Erm 4,14
Jaunak agintzaria berritu Abrahami. Elizen arteko biblia Has 17,1 tit
Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Agintzari hau, ordea, ez zegokion legea betetzeari, sinesmenak duen salbamen-indarrari baizik. Elizen arteko biblia Erm 4,13
Leiala da Jainkoa bere agintzarietan. Elizen arteko biblia Jr 31,35 tit
Predikatzen hasi zenean, pobretasunaren argi-zuzia ipini zien eskuetan fedearen atetik sartzen zirenei eta huraxe ezarri zuen etxearen lehen oinarritzat; eta beste bertuteei zeruetako erreinua agintzari bezala eskaintzen die. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.
Eta heriotzara gehiago ez itzultzeko piztu duela hilen artetik, honela zuen esana Jainkoak: Davidi eginiko agintzari santu eta fidagarriak beteko dizkizuet. Elizen arteko biblia Eg 13,34
Zuek aitor ezazue, bihotz-bihotzez eta gogo osoz, Jaunak, zuen Jainkoak, eginiko agintzari ederretatik batek ere ez duela huts egin: dena bete zaizue; Jaunak hitz emandako ezer ere ez da hutsean galdu. Elizen arteko biblia Jos 23,14
Zenbaterainoko poza eta zoriona uste duzu sentitu zuela halako agintzari zoragarria hartu zuen gizon dohatsuak? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 413. orr.
Fedea zuelako, bere herria utzi eta atzerritar gisa bizi izan zen Jainkoak agindutako lurraldean; oihal-etxolatan bizi izan zen, Jainkoaren agintzari bera hartu zuten Isaak eta Jakob biziko ziren bezalaxe. Elizen arteko biblia Heb 11,9
Jaunak zorion-agintzaria Jerusalemi. Elizen arteko biblia Za 8,1 tit
Salbamen-agintzaria Ebed-Melekentzat. Elizen arteko biblia Jr 39,15 tit
agintzari hau (3)
bere agintzariak (3); jainkoaren agintzariak (4)