Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proiektagailu (14 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz irudiak pantaila batean proiektzatzen dituen tresna. ik proiektore.

Proiektagailu baten fokua piztu zen, eta argiaren eztandak oihala zuritu zuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Diapositiba hartu eta proiektagailua piztu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 73. orr.

Transparentzien proiektagailuaren atzetik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Keinu egin nion emakumeari proiektagailua gelditu eta atzera egin zezan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Ilunpetan geratu ginen, jendea isiltzen joan zen, proiektagailuak argi egin zuen oihalean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Proiektagailuaren salatxora igo zen salto txikiak emanez eskaileretan gora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

2 argi-proiektorea, argi-jaurtigailua.

Agertoki txiki-txiki batean zutik, proiektagailu ahulen argitan, emakume bat kantari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus