Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proiektore (44 agerraldi, 17 liburu eta 5 artikulutan) 1 iz irudiak pantaila batean proiektzatzen dituen tresna. ik proiektagailu; foku.

Pantailaren luminantzian berebiziko eragina izango dute, aldiz, argi-iturriaren aldakuntzek; proiektorea lekuz aldatzeak, adibidez, zineman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Fotograma batetik bestera aldatzen den bitartean proiektorearen objektiboa gortina birakari batek estaltzen duelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

-Jar ezazu proiektorea mahai gainean -agindu zidan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.

Berak eragin zion diapositiben proiektoreari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.

Maxek proiektore bat abiarazi, eta burrunbaka hasi zen motorra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

Botoi bat zanpatu eta proiektorea martxan jarri zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 154. orr.

Maxwellek ez bezala, zuri-beltzeko bi irudi bakarrik egin zituen [...] eta biak pantailan bata bestearen gainean ezarri zituen lente bikoitzeko proiektore batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Erritmo jakin batean aldatzen dira lau proiektoretako irudiak, kontrasteak sortuz.  Berria - Kultura   2006-04-27

2 (hitz elkartuetan)

Diapositiba-proiektore bat, proiektatzen ari den bitartean, bera ere mugitzen baldin bada, hark proiektatutako irudia mugikorra izango da, baina ez du izango berezko mugimendurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Film proiektorean pasatzen denean ikusten dugun irudi bera entzuten ari garen soinua sortzen ari dena da, eta, beraz, ikusten ari garena soinua da, eta irudia entzuten.  Berria - Kultura   2006-02-08

3 argi-proiektorea.

Horma nagusian, berriz, proiektore batek argituriko grabatu klasikoak, argi ia hezurkolore batez emanak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Andre gaixoa izututa omen zegoen hiri gainetik igarotzen ziren ingeles hegazkinen kontra botatzen zituzten tiroengatik eta proiektoreen argi itsugarriengatik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.

Gau batez, Rhin ibai gainean, laurogei proiektorek harrapatu zuten Gavoille beren argi-sortetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 138. orr.

Mutikoak hiriaren errebaleraino eramaten du; ibai bat pasatzen da handik, isla horiak eginez, proiektore indartsu batzuez argiturik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 14. orr.

4 argi-proiektore argia noranzko jakin batean jaurtitzen duen tresna.

Bitartean argi proiektoreak pizten dituzte.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.

Gauez hainbestean: zenbait zailtasunen ostean, zenbait behaztopa eta lokatzetan irristatzeren ostean, nola-hala erdiesten genuen helmuga kanpoan argi proiektoreekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus