Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profil (96 agerraldi, 25 liburu eta 46 artikulutan) 1 iz soslaia. ik perfil.

Estepa hartan goragune bakar bat ere ez zen ageri bistara, telegrafo zutoinen profilak izan ezik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Dauden lekutik pixka batean begira egon ondoren, Gabin erreparatu da bi profilek, Igeldorenak eta uhartearenak, bat egiten dutela.     «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

Argi jokoek merkatuaren profilak aldatzen zituzten ordu oro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Beatriz Viterbo, profilez, koloretan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.

Hark masailetik hartu ninduen eta profilez jarrarazi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

2 (izenondoekin)

Esku babatsu gogorrak zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua, aurpegia eguzkiak erre-zaildua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Burdinurtuzko egitura izugarria itotzen zen, urdintzen zen, egunsentiaren sugarretan; profil ilun bat besterik ez zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.

Koloreez eta profil orokorrez baizik ez zen jabetzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.

Gorputz atalak beren lekuetatik erauzten ziren miragarriro, profil mutu amorratuek gelako eztabaida sutsuen berri ematen zuten kanpora traizioz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gavarden pistolaren itzala ikusi zuen, errebolber profil ikaragarri handi bat, beltz-beltza kristalen zurbiltasunean, kanoia luzaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.

4 norbaiten edo zerbaiten edo izaera zehazten duen ezaugarrien multzoa.

Halako "profilak" ohikoak dira autisten artean: adimen-test direlakoetan, "barreiamendua" edo muga-mugako irregulartasuna erakutsi ohi dute).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

Nobela-irakurleen profiletan emakumezkoarena agertzen da nabarmen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 321. orr.

Soldaten justizia, diskriminaziorik eza, lanpostua pertsonen profilera egokitzeko aukera eta egonkortasuna.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Haur pornografia kontsumitzailearen profila egiterik jada ez dagoela azpimarratu du.  Berria - Harian   2005-07-13

Balizko hartzailearen profila oso ongi aztertu behar da, mezua horren arabera egituratuko baita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 51. orr.

Etxeandiak argi asko dauka gazte hauek «profil zehatz» bat dutelako kriminalizatzen dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Garrantzitsua da ere ikasleen profila, euskal komunitate zientifikoa osatuko dutenak prestatzen ari garelako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Hortxe dago nire maiteminduen fitxategia, gustuko ditudan profilak gordetzen ditut bertan, eta ez dira gutxi ageri.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.

Norbait berria ezagutu eta haren profila nire gustukoen artean baldin badago, beste trabarik ez diot jarriko nire buruari harekin guztiz maitemintzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.

Profila: jantegiko kontabilitatea eskoletako zerbitzu horren sarean.  Herria   2004-10-07

CDNk egun daraman politika eta hitzaldia UPNren berdina da eta lehen zuen eskuin-zentroko profila galdu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Hizkuntz eskakizuna "zero" profilera jaistea izan zen lehen neurria.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

5 (izenondoekin)

«Profil apaleko» tekniko bikote langile eta prestuarekin.  Berria - Kirola   2004-05-11

Horrek guztiak profil psikologiko zehatz bat margotzen du.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

Delitugileen profil genetikoaz gain, horien ADN fisikoari buruzko datuak ere gordetzen ditu Erresuma Batuko Poliziak.  Berria - Gaiak   2004-09-10

6 (hitz elkartuetan)

Ikasleen hizkuntz profilen gaineko informazioa edukitzeko mekanismoen diseinua egingo da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Urriaren 1etik aurrera euskara profila ez duten irakasleen gehiengoak, «nahi izanez gero», lanean jarraitzeko aukera duela nabarmendu du Camposek.  Berria - Harian   2005-07-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

profil apaleko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus