Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berak produzitzen duena bakardadean jaio da, baina bakardadean jaioa merkatura doa zuzen-zuzenean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.
Patente eskubiderik ezean sortzaileek gutxiago produzituko lukete. Berria - Gaiak 2004-01-14
Guk geuk pobreziaren kontra borrokatzen dihardugu herritarrei janaria helarazten, eta beren janaria produzitzeko baliabideak sortzen. Berria - Mundua 2004-09-23
Lur gutxiago behar da familia bati bizibidea emateko, beste ale-mota batzuk produzitzen dituzten herrialdeetan baino. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.
Bertan kontsumitzen den energiaren %59 martxan diren 59 zentral nuklearrek produzitzen dute. Berria - Gaiak 2006-04-20
Hondakinak ere ez dira kontuan hartzen, nahiz eta produkzio prozesuaren etapa guzti-guztietan ageri diren -baliabideak prozesatzean, ondasunak produzitzean eta ondasunak kontsumitu ostean-. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.
Baliteke klasizismo garai bat "hobea" iruditzea, artelan beteagoak, iraunkorragoak produzitzen dituela iruditzea: hori, ordea, gure ikuspegitik begiratuta baizik ez da egia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.
Posible al da natur baliabideen ordez gizakiek produzitutako baliabideak jartzea? Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 57. orr.
Izan ere jadanik produzituta dagoena gastatzea baino ez baita kontsumoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.
Ezinezkoa da kapital produzitua sortzea kapital naturalean oinarritu gabe. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.
Hiri honetan 13.000 tona zabor produzitzen dira egunero. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.
Edandako hogeita hamar gramo alkoholeko, hirurehun gramo gernu gehiago produzitzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.