Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ekoitzi (1158 agerraldi, 46 liburu eta 578 artikulutan; ETCn 21.439 agerraldi: cf ekoiztu 852 agerraldi, 47 liburu eta 419 artikulutan; ETCn 2.808 agerraldi), ekoitz(i), ekoitzen 1 du ad eman, sortu edo egin, eskuarki ekonomia jardueraren bitartez edo horren ikuspegitik. ik produzitu.

Hiru dira ekonomiaren antolakuntzari buruzko funtsezko galderak: zer merkatugai eta zenbat ekoitzi; nola ekoitzi ondasunak; eta norentzat ekoitzi ondasun horiek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Zer ekoitzi galderari erantzun behar eta, ekonomia eskuliburuetako adibideei jarriki, horrenbeste kanoi edo horrenbeste gurin erabaki behar da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Tokian tokikoa ekoitzi, garatu, prestatu, txukunduko da, kopuru txikian baina kalitate onari eutsiz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 36. orr.

Ondasunen eta zerbitzuen eskaintza eskasia dagoenez, enpresek gutxiago ekoizten dute eta lanpostuak deuseztatu egiten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.

Hasieran, oinarrizko ekonomia-unitateak (familiak, klanak, herriak), beren baitara bildurik bizi dira, eta ekoizten dutenaren parterik handiena kontsumitzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Aurrez prestatutako janariak ekoizten ditu K-Onarik.  Berria - Harian   2005-08-21

Ondasun-unitate bat ekoizteko behar diren lan-orduak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Sagar zukua eta sagarnoa ekoizten dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-08-14

Pistola bat ekoizten den bakoitzean, gerraontzi bat itsasoratzen den bakoitzean, kohete bat espaziora bidaltzen den bakoitzean, lapurretan egiten zaio gosez bizi eta janaririk ematen ez zaienei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Kapitalaren faktorean aberatsa den herrialde batek merke samar ekoitziko ditu kapitalaren alderdia garrantzitsua duten produktuak, herri horretan kapitalaren kostua ez baita handia izango.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Saudi Arabiak iragarri du egunean 9,5 milioi upel ekoiztetik 11 milioi ekoiztera pasatuko dela.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Biodiesela era garbiagoan ekoitzi nahi du Gaikerrek.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Kantitatea egiteko orde, kalitatea ekoiztea hautatua du hemengo laborariak.  Herria   2001-02-01

Azpiproduktu bat da beroa, ez energia ekoizteko prozesuaren erdiko fase ezinbestekoa, motor gehienetan bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

2 (jarduera ekonomikoaz bestelakoetan)

Agureak, emakumeek eta umeek pobre itxura zuten, besterik gabe; miseriaren trokelak milaka ekoizten dituen tipo eta irudi lauso horietakoak ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

ADN zati horietariko bakoitzak kate polipeptidiko bat ekoizten du, eremu bati dagokiona.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Duela hogeitsu urte, egunkari guztien lehen orrialdeak zientziaren azken mirariaren berri ematen zuen, eta miretsirik bezain kezkaturik uzten, horrenbestez, mundua: haur bat ekoitzi zutela, alegia, laborategian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

Diskurtsoa eta sistema ez lirateke ekoitziko -eta elkarrekin- erreserba itzel honen gorenean baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.

Munduko hizkuntza gehienetako hots gehienak biriketatik kanporantz doan aire-etorriaz ekoizten dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

Sabai bigunak faringearen atzeko pareta ukitu eta sudurreko bidea ixten duenean, hots ahokariak ekoizten dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Eta beste galdera bat: gizarte "alternatiboak" hedabide alternatiboak ekoizten ditu?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 85. orr.

3 ikus-entzunezko emanaldiak egiteko gastuak finantziatu edo baliabideak eman.

Bertako estudioek ehun film inguru ekoizten dituzte urtean.  Berria - Kultura   2004-02-21

Filmak bi milioi euroko aurrekontua izan du, eta Palestinak, Israelek, Frantziak, Alemaniak eta Herbehereek ekoitzi dute.  Berria - Kultura   2006-03-04

Zinema alorrean ekoizteko diru asko behar da, batez ere film luzeak egiteko.  Berria - Kultura   2006-01-04

Gure azpiegiturak hobekien ekoitzi dezakeen euskarria da film laburra. Euskal Herrian ekoitzitako hamar film labur emango dituzte gaur Donostian.  Berria - Kultura   2006-01-04

Alicia Produce ere sarituko dute, Julio Medemen Euskal Pilota dokumentala ekoiztean «hartutako arriskuagatik».  Berria - Kultura   2004-09-21

Aurreneko urtean, 2005ean, Hamlet eta Ekaitza ekoitziko ditugu.  Berria - Kultura   2004-06-23

ABAOk 'Dulcinea' opera ekoitziko du beste bost teatrorekin batera.  Berria - Kultura   2006-01-10

1990az geroztik, Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiak ahalegin berezia egin du antzerki obra propioak ekoizteko.  Berria - Kultura   2004-07-07

'Kreotos 2.0' antzezlana ekoitziko du Mirak.  Berria - Kultura   2004-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

angel amigok ekoitzi (3); antzokiak ekoitzitako (6); auto gutxiago ekoitziko (3); bat ekoitzi (7); batera ekoitzitako (3); berak ekoitzitako (6); diskoa ekoitzi (3); ekoitz dezake (3); ekoitz ditzake (3); ekoitzi behar (6); ekoitzi beharko (4); ekoitzi den (5); ekoitzi diren (4); ekoitzi ditu (8); ekoitzi du (25); ekoitzi duen (7); ekoitzi dute (14); ekoitzi eta (24); ekoitzi nahi (8); ekoitzi zen (3); ekoitzi zituen (6); ekoitzi zuen (6); ekoitzi zuten (4); ekoitziko dela (3); ekoitziko dira (4); ekoitziko direla (3); ekoitziko ditu (21); ekoitziko dituela (4); ekoitziko dituzte (8); ekoitziko du (10); ekoitzitako film (3); ekoitzitako filma (3); ekoitzitako filmak (3); ekoitzitako lanak (5); ekoitzitako ondasunen (3); ekoitzitako produktuak (4); eta ekoitzitako (3); eta norentzat ekoitzi (3); euskal herrian ekoitzitako (4); gehiago ekoitzi (9); gehiago ekoitzi du (3); gehiago ekoitziko (10); gehiago ekoitziko ditu (3); gutxiago ekoitzi (6); gutxiago ekoitziko (8); gutxiago ekoitziko ditu (4); herrian ekoitzitako (4); milioi upel ekoitziko (4); norentzat ekoitzi (3); obra ekoitzi (4); produktuak ekoitzi (3); produktuak ekoitziko (3); upel ekoitziko (5); upel gehiago ekoitziko (3); zer ekoitzi (3)

argindarra ekoizteko (5); bat ekoiztea (3); bat ekoizteko (6); biodiesela ekoizteko (5); ekoiztea da (3); ekoiztea eta (6); ekoiztea lortu (3); ekoiztea proposatu (3); ekoizteko ahalmena (4); ekoizteko asmoa (6); ekoizteko aukera (3); ekoizteko behar (7); ekoizteko behar den (5); ekoizteko erabakia (3); ekoizteko erabiltzen (6); ekoizteko eta (6); ekoizteko gai (10); ekoizteko gai da (3); ekoizteko gaitasuna (5); ekoizteko prozesua (3); erregai nuklearra ekoizteko (3); eta ekoizteko (5); gehiago ekoiztea (8); gehiago ekoiztea proposatu (3); gehiago ekoizteko (11); gutxiago ekoizteko (3); milioi upel ekoizteko (3); nuklearra ekoizteko (4); ondasunak ekoizteko (5); upel ekoizteko (4); upel gehiago ekoiztea (5); upel gehiago ekoizteko (3)

armak ekoizten (5); autobus ekoizten (3); autobus ekoizten ditu (3); baino gehiago ekoizten (3); bakarrik ekoizten (5); bat ekoizten (8); batean ekoizten (4); batek ekoizten (3); egun ekoizten (5); ekoizten ahal (9); ekoizten ari (7); ekoizten da (18); ekoizten den (21); ekoizten dira (16); ekoizten direla (7); ekoizten diren (18); ekoizten ditu (41); ekoizten dituen (31); ekoizten dituen enpresa (3); ekoizten ditugu (3); ekoizten dituzte (15); ekoizten dituzten (22); ekoizten dituztenak (3); ekoizten dituztenek (3); ekoizten dituztenez (3); ekoizten du (18); ekoizten duen (20); ekoizten duena (3); ekoizten dute (24); ekoizten duten (21); ekoizten dutena (3); ekoizten eta (10); ekoizten ez (4); ekoizten hasi (9); ekoizten hasi zen (4); ekoizten hasi ziren (3); ekoizten hasiko (4); ekoizten hasteko (3); ekoizten zen (4); ekoizten ziren (3); ekoizten zituen (5); ekoizten zituzten (4); ekoizten zuten (6); ere ekoizten (5); eta ekoizten (9); euskaraz ekoizten (3); gasna ekoizten (3); gehiago ekoizten (12); gehien ekoizten (11); gehien ekoizten duen (3); gehien ekoizten duten (3); gora ekoizten (3); gutxiago ekoizten (10); inguru ekoizten (3); intsulina ekoizten (6); kilowatt ekoizten (3); kilowatt ekoizten zituen (3); milioi upel ekoizten (9); nola ekoizten (3); osagaiak ekoizten (4); produktuak ekoizten (7); produktuak ekoizten dituen (3); transgenikoak ekoizten (3); upel ekoizten (13); upel ekoizten ditu (5); upel gutxiago ekoizten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus