Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

produkzio (745 agerraldi, 40 liburu eta 340 artikulutan orobat produkzino g.er. eta produkizione g.er.; cf ekoizpen 1678 agerraldi, 52 liburu eta 785 artikulutan) 1 iz ekoizpena.

Enpresa lehiakideari produkzioa erosi eta desegitea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Kontua da, sistemak aginduta, gure eta etorkizunekoen erretiroa harik eta atzerago eramatea, produkzio-adina luzatzeko, produkzioa areagotzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.

Produkzioaren katearen hasieran egotearen ondorioa da hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Marxistentzat, berriz, ekonomiak produkzioa gidatzen duten giza erlazioak aztertzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Botere politikoa, azoka libre bateratua, lehia librearen eta eske-eskaintearen legea produkzioan eta banakuntzan, bai horixe lortu zituela horiek denak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 211. orr.

BPGaren gorakaden eragileen artean edozein motatako ondasun edo zerbitzuren produkzioan izandako igoerak egon daitezke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

Azkeneko urteetan, ordea, zertxobait aldatzen hasi zen Maupassanten produkzioa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Askatasuna, bai, baina askotasuna da hor berez axola duena, askotasunaren produkzioa, gizabanako eta gauzabanako askoren askotasun entretenigarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.

Zientzia bide onetik baitoa, eta zientzialariei, "adituei", dagokie haren produkzioaren kudeaketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

2 (izenondoekin)

Produkzio handiagoa behar al da oraindik emakumezkoen literaturaz hitz egin ahal izateko?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 267. orr.

AEBetako produkzio industriala %0,1 baino ez zen igo abuztuan.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Produkzio nuklear eta eolikoa hazi dira gehien epe horretan.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Norbanakoen arteko harremanak arautzen dituzten konbentzioen indarrez erabilgarri diren produkzio sozializatuen munduaren mende, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Ohartzen gara ere horrelako gasolio profesionala ezin dela egon guztiz libre, adibidez, produkzio intentsiboa lagundua atera daitekeelako.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Balkan Txiki argitaletxe artesanala zen, produkzio laburra baina zaindua kaleratzen zuena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Giza fenomeno guztietatik hizkuntza da garrantzitsuena, produkzio adierazgarrietan interesa duen ororentzat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Ez da produkzio literario zabala, baina bai adierazgarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.

Horrek eragin zuzen-zuzena du EHUren produkzio zientifikoan.  Berria - Harian   2005-02-25

Euskal produkzio kulturalaren ikonografia (garai hartako kartelak, liburuetako portadak, pegatinak...).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Ingurumenean uztartzen den produkzio iraunkorra.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Produkzio eta kontsumo biologiko eta ekologikoaren hedapena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Zur, paper eta egur eskaria, mundu mailan, basoen produkzio iraunkorretik oso gora dago jada.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artea gizakiaren produkzio-alor berezi bat da, hizkuntzarekin aldera daitekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.

Garapen iraunkor batek... ingurumena babestu behar hori betetzen duen produkzio sistema bat behar du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Horretarako produkzio-bideen jabego pribatua desegin behar da nahitaez.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Produkziorako teknologia berrikuntzek, ikusiko denez, produkzio eredu fordistaren gainbehera ekarri dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

Produkzio kuota 17,4 milioi tonatik 14,6ra jaitsi nahi du Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Balio gordin batetik balio garbi batera igarotzean, produkzio prozesuan gastatzen den kapital-stockaren zatia hartzen da kontuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

Jabego nazionaleko produkzio faktoreek denboraldi jakin batean ekoitziriko ondasun eta zerbitzuen merkatu balioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

LPEEko gainerako kideen produkzio ahalmena ia %100ean dago.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Volkswagenek produkzio gehigarria ordain gisa erabili nahi izatea ere gogor salatu zuten sindikatuko bazkideek.  Berria - Ekonomia   2006-03-05

Liho-, kotoi- eta artile-haria atzerritik inportatzen hasi behar izan zuten, eta horrek produkzio-kostuak igoarazi eta erresumako ehunen lehiakortasuna larriki murriztu zuen. laborantzazko ekoizpen eta produkzio elkarteak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Dirudienez zuzendariak produkzio-bulegora deitu du, eta handik publizitatera deitu dute.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 200. orr.

Estrategia horretan, berriro ere ahalik eta elementu gehien inplikatzea lortu nahi da, hala nola produkzio agenteak, herritarrak eta administrazioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Saudi Arabiako Petrolio ministroak adierazi zuen produkzio igoerak ez duela konpondu behar arazoa nahitaez.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Produkzio masarik ez dagoen bitartean ezin al da konparatu gizonezkoek eta emakumezkoek egindako literatura?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 53. orr.

Gure baloreak, bizimoduak, kontsumo eta produkzio jarraibideak aldatzea eskatzen duen garapen eredu berri bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esate baterako, arma produkzioan gertatutako gorakada izan daiteke, edo eskolen eraikuntzari edo sendagai produkzioari esker izandako gorakadak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

Ogasunak ere laster nozitu zituen kalteak: alde batetik, artisautza-produkzioaren gaineko zergen bilketak behera egin zuen deblauki.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Kontua da aldaketa kultural gogorrak gertatu direla eta ez soilik nekazaritza produkzioan.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Konponbidea "zero hazkundea" zen, hau da, biztanleriaren eta industri produkzioaren hazkundea egonkortzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Zientzia-produkzioaren izaera komunitarioa azaldu nahi izan zuen Kuhnek, bereziki zientzia-garapenaren dinamikaren berri eman ahal izateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Esanahi-produkzio bezala arbuiaturik, subjektu baten berariazko produkzio bezala arbuiaturik, adierazgarritasun formal kodetura mugaturik geratzen da adierazpena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

· Halaber, sindikatuen erantzuna jakinda, Iruñeko lantegiak 2006. urterako egina zuen auto produkzio eskaintza beste 1.000 autotan jaitsi du.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

5 ikus-entzunezkoen ekoizpena.

Libreto horretan oinarritutako produkzio baten bila, Alemaniako Manheimgo Nationaltheater-ek Werner Schroeterekin 2000. urtean egindakoarekin egin zuen topo Cobos musika zuzendariak.  Berria - Kultura   2004-08-14

Unai Iturriagak egin du gidoia, eta errealizazioa IKBrena da; produkzioa, berriz, AEKrena.  Herria   2005-02-17

Eisensteinen beraren produkzioan, Ivan Izugarria filma egin zuen garaikoa da estasiaren teoria hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Eszena aldetik esan behar da soiltasuna nagusi dela produkzio honetan.  Berria - Kultura   2004-08-20

Biblia horrek eman du bidea, nonbait, Hollywoodeko zinema beltzaren produkzio batzuk (zuri-beltzeko kontraste markatuagatik, inondik ere), edo komiki asko, oso "beltzak" itxuraz, "espresionistatzat" har zitezen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

[Soinu-efektuak ditu filmetarako] produkzio osteko prozesuaren zati bat da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.

Produkzio digitalaren azken urratsak.  Berria - Kultura   2004-11-10

Maiatzaren 5ean Hukkle produkzio hungariarra eta Pablo Carbonellek zuzendutako Atun y chocolate izango dira.  Berria - Kultura   2004-04-27

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Filmaren produkzio zuzendari Puy Oriaren laguntzailea da Toni.  Berria - Kultura   2004-08-22

Steven Spielberg izango da produkzio arduraduna eta Zhang Ziyi aktore txinatarra protagonista.  Berria - Kultura   2004-08-22

Produkzio lanak Igeldo Komunikazioak egingo ditu.  Berria - Kultura   2004-01-28

Harrigarria da benetan ikuskizunaren produkzio maila eta arlo guztien arteko koordinazioa, telebistakoa bezain zorrotza baita.  Berria - Kultura   2004-04-25

"Endemol" telebistako produkzio etxe famatuak "Baserria" edo "La ferme" emankizuneko araudiak aste guziz aldatzen dituen gisan, [...].  Herria   2005-06-09

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atomizatutako konpainien antzerki produkzio eta birek hainbat arazo izaten dituzte zirkuitu koordinazio, banaketa eta formatuetan, errentagarritasuna bilatu behar dutelarik.  Berria - Kultura   2004-10-30

Mundua konkistatu nahi dugu gure kultur produkzio abangoardiakoekin.  Berria - Kultura   2004-01-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus