Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Produktibitatea zer da? Ekoizpenaren emankortasunaren neurria. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Sail berezi bat aurkitzen ahalko duzue janariaz (sasoineko errezetak, mozkinen historia eta bidezko merkataritzatik aurkitzen ahal diren ekoizpenak). Herria 2005-12-15
Globulu gorrien ekoizpena laborategian egiteko asmotan dabiltza mundu osoko hainbat zientzialari talde. Berria - Gaiak 2004-12-29
Ikasliburuen ekoizpenean ohiko liburuen ekoizpenean baino askoz langile gehiagok parte hartzen dute, bost bider gehiago, gutxi gora behera, eta horrek ondorio zuzena izan dezake lanpostu askorengan. Berria - Harian 2006-01-15
Animalia transgeniko gehienak ekoizpena handitzeko sortuak izan dira, hots, animalia handiagoak edota azkarrago hazten direnak lortzeko. Berria - Gaiak 2006-04-25
2001-ean, ekoizpen hori kasik doblatuko dute, 80000 pintekin. Herria 2001-05-24
“Hemen” elkarteak plazaratu berri duen dokumentu batek dio lantegientzat Euskal Herriaren irudia ona dela beren ekoizpenak saltzeko. Herria 2005-12-15
Carrefour supermerkatuaren barnean ELB eta ATTAC-eko kideek, OGMak dituzten ekoizpenen gainean etiketa handi eta koloretsuak ezarri dituzte. Herria 2001-04-26
Ekoizpena: 2.000 milioi kilowatt orduko ekoiztuko lituzke urtean. Berria - Harian 2005-12-28
Teorian, dibisak, ekoizpen berriak -eta hortaz, enplegu berriak- eta teknologia-transferentziak sortzen eta eragiten ditu nazioarteko zuzeneko inbertsioak aldi berean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.
Aurtengo Oscar sarien gaua, ekoizpen independenteena izan da maila handi batean. Berria - Kultura 2006-03-07
Euskal Telebistak, Europako herri telebista guztien moduan, bere aurrekontu osoaren %5a bideratu beharko luke ekoizpen propiora. Berria - Kultura 2004-12-08
Era horretan, Kuhnen azterketak ekoizpen zientifikoa bera txertatzen du analisi soziologikoan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Nagusiki ekoizpen eolikoa sustatuko du Espainiako hainbat erkidegotan. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Produktuen ekoizpen homogeneoa eta estandarizatua, inolako malgutasunik eta aldakortasunik gabea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.
Ekoizpen masiboaren eta prezioa baxuen aurka. Berria - Ekonomia 2006-03-10
Ez dute kontuan hartzen, ordea, ekoizpen osoak izandako hazkundea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.
Atzerritar kapitalaren falta [...] irrigarria baita oraindik ere eskualde horretan manufaktura-industriak ekoizpen osoan betetzen duen lekua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
Erraz esanda, fonetika artikulatorioak hotsaren ekoizpen anatomikoa aztertzen du, eta akustikoak hots ekoitzi horren ezaugarri fisikoak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.
Helburua da gehiegizko ekoizpen hori deuseztea eta, ondoren, %4 gutxiago ekoiztea. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Serieko ekoizpen horretatik 100 liberatan saldurik makina bakoitza, diru mordoa eskuratu zuen Pascalek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.
Esportaziorako ekoizpen industriala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.
Lepo-zuriak ofizinetako langileak dira (alkandora zuridunak, nolabait), eta lepo-urdinak berriz ekoizpen-langileak (mahonezko jantzidunak, alegia). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.
Nazioarteko mailan, aldiz, ekoizpen-faktoreen aldagaiztasuna eta ekoizpen-tekniken desberdintasunak direla-eta, prezioen arteko aldeak ez dira desagertzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Ekoizpen baliabideen jabego pribatua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.
Serieko ekoizpen horretatik 100 liberatan saldurik makina bakoitza, diru mordoa eskuratu zuen Pascalek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.
Baserritarren arteko gatazka arrunt bat dirudien horretaz iritsi zaigun ahotsa ekoizpen-bideen jabearena da, klase ustiatzaileko batena, Batista Bazterretxeren alienazioaren eragile nagusiarena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.
Nazio batek bere ekoizpen-ahalmenak behar ditu aurrena garatu, hau da, nazioarteko konkurrentziari heldu aurretik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.
Industria-iraultza zabaldu zenean, eta ekoizpen-kapitala indartu, irizpide nagusia ez zen jada espazioa [...] denbora baizik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.
Ekoizpen kostu guzti-guztiak kontuan hartzen badira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren enpresa multinazionalek bilbatu dituzten nazioarteko ekoizpen-sareak herrialde industrializatuetan zabaldu dira batez ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.
Gremioek [...] ezin zituzten beren abantailak gorde, ekoizpen-egitura guztiz zatikatu baten baitan ez bazen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Beste faktore garrantzitsu bat ekoizpen prozesu berrietan behar den baliabide banaketa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.
Merkataritza-kapitalismo hark, zeina batere oztopo politikorik gabe indartu baitzen, ez zuen artean interes handirik ekoizpen-sisteman, gremioen ardurapean jarraitzen baitzuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Multinazionalen moduko enpresek Ekialdean ezarri beharko dituzte ekoizpen guneak, epe luzean etekinak lortuko badituzte. Berria - Ekonomia 2004-03-23
Ekoizpen sailetik laboratoriora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.
Ekoizpen eredu industriala. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.
Enpresa proiektuak (esaterako produktu berri bat merkaturatzea edo beste ekoizpen planta bat irekitzea). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.
Ekoizpen katearen mekanizazio handia eta automatizazio zurruna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.
Merkataritza, kontsumo eta ekoizpen arloetan paradigma berde horren hedapenaren ezaugarritzat har daitezke. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.
Ekoizpen-segmentu ondoena ordainduez jabetzeko lehia gogorra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.
Merkataritza ez da mugatzen gai bitxi edo exotikoak ekartzera eliteek kontsumi ditzaten; aitzitik, ekoizpen-aparatuan txertatua dago. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.
Zentrotik aldendu ahala, askatasun politikoaren mailak behera egiten du eta zaharkituagoak dira ekoizpen-harremanak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.
Kapitalismoaren nagusitasun unibertsal horrek gainditu egiten du maila geopolitikoa, biziki gainditu ere; ez da mugatzen estatu sail batek beste estatu sail bat garaitzera, edo ekoizpen modu batek beste bati gaina hartzera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Zientziaren ohiko karakterizazioaren arabera, zientzia ezagutza-ekoizpen jarduera da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Gaur egun ez daude, iraganean bezala, nazio-ekoizpen sistemak nazioarteko merkataritzaren bidez loturik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.
Durangitis-ak markatzen du euskal liburuen eta diskoen ekoizpena, eta baita kazetarien lana ere. Berria - Kultura 2004-12-07
Ekoizpenari dagokionez garrantzitsua iruditzen zait beste bi antzoki eta jaialdi bat sartu izana koprodukzioan. Berria - Kultura 2006-02-24
Hura animaziozko ekoizpena da, alde horretatik oso berezia. Berria - Kultura 2006-01-04
Ikus-entzunezko ekoizpenentzako maileguak emango ditu Jaurlaritzak. Berria - Kultura 2004-12-29
Euskarazko ekoizpenetan nekazaritza mundura, mundu bukolikora, gehiegitan jo dugula uste dut. Berria - Kultura 2006-01-04
OLBEren azken Manon hau denboraldi honetako ekoizpen irregularrena dela iruditu zaigu. Berria - Kultura 2006-03-29
Ekoizpena: The Israeli Opera. Berria - Kultura 2006-02-21
Western handiak eta Bronstonekin egin zituen ekoizpen erraldoiak. Berria - Kultura 2004-09-17
Bihartik aurrera, X Films ekoizpen etxeari esker sortutako hainbat lan ikusi ahal izango dira Ikuspuntua jaialdiaren barruan, Golem Yamaguchiko aretoan. Berria - Kultura 2006-02-22
Euskal Herrian zinema ekoizpena fruitu ugari ematen ari da; guztia euskal zinemaren barruan sartu behar al da? Berria - Kultura 2006-01-04
Opera ekoizpen handiak ez dira inoiz Nafarroan ikusi, Nafarroako Jaialdien garaian ez bada. Berria - Kultura 2004-05-06
Esan izan da, Juan Huartek Oteizaren filmak aurrera eramateko eratu zuela ekoizpen etxea, artistak, garai hartan, interes handia zuelako zineman jarria. Berria - Kultura 2006-02-22
Haur eta gazte literatura ardatz harturik Ipupomamua parkea egingo dute Gorringo antzerki taldeak, Tipula ekoizpen etxeak eta Bernardo Atxagak bultzaturik. Berria - Kultura 2004-10-15
Ekoizpen etxearentzat, sei aktorerekin obra klasiko bat egitea arriskutsua izan daiteke. Berria - Kultura 2006-03-15
Ibaia Euskal Herriko Ikus-entzunezko ekoizpen etxe independenteen elkarteko kideak etorri ziren topaketara. Berria - Kultura 2004-01-22
Aldudeko Oteiza enpresak ere ekoizpen etxea handituko baitu, departamenduak 110.000 euro ekartzen dizkio laguntza gisa. Herria 2003-12-18
bat ekoizpen (4); bere ekoizpen (11); beste ekoizpen (7); da ekoizpen (7); dira ekoizpen (8); ditu ekoizpen (4); dituen ekoizpen (4); dituzte ekoizpen (4); edo ekoizpen (6); ekoizpen ahalmen (4); ekoizpen ahalmena (15); ekoizpen bat (5); ekoizpen baten (5); ekoizpen batzu (7); ekoizpen bolumen (4); ekoizpen eredu (8); ekoizpen eta (20); ekoizpen faktoreak (4); ekoizpen faktoreen (8); ekoizpen horiek (4); ekoizpen jarduera (5); ekoizpen jardueren (5); ekoizpen kostu (6); ekoizpen kostuak (5); ekoizpen kostuen (4); ekoizpen lanak (4); ekoizpen maila (4); ekoizpen modu (13); ekoizpen modu kapitalista (5); ekoizpen prozesu (5); ekoizpen prozesuan (5); ekoizpen prozesuen (5); ekoizpen sistema (6); ekoizpen sistemaren (4); ekoizpen transgenikoak (5); ekoizpen zentroak (4); eta ekoizpen (41); etxe ekoizpen (10); etxeko ekoizpen (4); euskal ekoizpen (4); herri ekoizpen (4); tokiko ekoizpen (5)
aurrera ekoizpena (4); azken ekoizpena (4); beren ekoizpena (4); da ekoizpena (8); du ekoizpena (10); eguneko ekoizpena (7); ekoizpena avilesera (4); ekoizpena bertan (6); ekoizpena bertan behera (5); ekoizpena da (6); ekoizpena erdira (4); ekoizpena ere (6); ekoizpena eta (23); ekoizpena eten (6); ekoizpena ez (4); ekoizpena handitu (10); ekoizpena handituko (5); ekoizpena handitzeko (11); ekoizpena izan (5); ekoizpena milioi (4); ekoizpena milioi bat (4); ekoizpena murriztea (4); ekoizpena murrizten (4); ekoizpena murriztu (11); ekoizpena murriztuko (4); esne ekoizpena (4); eta ekoizpena (27); industria ekoizpena (6); ondasunen ekoizpena (4); petrolio ekoizpena (22); petrolioaren ekoizpena (5)
bere ekoizpenaren (4); beren ekoizpenak (5); ekoizpenak eta (4); ekoizpenaren eta (7); ekoizpenaren parte (4); ekoizpenaren zati (10); ekoizpenaren zati bat (9); ekoizpenari dagokionez (4); ekoizpenean eta (7); ekoizpenean parte (5); ekoizpenean parte hartu (4); eta ekoizpenaren (8); etxe ekoizpenak (5); industria ekoizpenaren (4); kalitateko ekoizpenak (4); munduko ekoizpenaren (6); munduko ekoizpenean (6); petrolio ekoizpenaren (5); tokiko ekoizpenak (4); tokiko ekoizpenen (6)