Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, gizon hura parte txarrekoa zen, esan nahi dut, bere probokazio eta agindukoikeriarekin ez zegoen hura jasango zuenik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 143. orr.
Desafioari aurre egiteko beste dohainik baduk, ordea, Desafioa baino probokazioa deitu beharko huke, hobeki esateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 351. orr.
-Onartu behar al dugu honelako probokaziorik hemen, gorrien gotorlekuan? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 189. orr.
Sindikatuek «probokaziotzat» jo zuten Adegiren jarrera. Berria - Ekonomia 2004-06-10
Probokazioei kasu eman gabe."Eta ez probokazioei erantzun", markatu zuen ahots larriz, Fructuosori begira. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.
Guk probokatzen badugu, haiek ditek probokazioei erantzuteko eskubidea. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 332. orr.
Mentxuk antzeman uste izan zuen Joseluk eutsi egin ziola probokazioari, zetorkion erreakzio berezkoari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 10. orr.
Emakume beltz batek halakorik abestea probokazio galanta zen garai hartan. Hark zerbait bota orduko erreakzionatzen genuen, protestaka hitz haiek probokazio garbia zirela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 101. orr.
Eta bai, hori probokazio hutsa da. Honelako probokazio argi eta lotsagabea egiten badu honek, esan nahi dik nire erreakzioa bilatzen ari dela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 314. orr.
EBren ustez, atzokoa «probokazio iraingarria» izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-09-17
Beldur zen probokazio hutsalen batek leherketa eragin eta Erromatar Inperioari kalterik larriena ekarriko ote zion. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.
Probokazio erotiko hutsa! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 66. orr.
Errusiar probokazioren bati amerikarrek emandako erantzun zalapartatsuaren nahigabeko ondorio gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.
Ni harroxka eseri nintzen, hankak gurutzatu eta probokazio doinu batez galdetu nuen: [...]. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.
Luteziak bere esku gurutzatuetan kokotsa jarri eta probokazio aire batez begiratu zidan, ia erronkaz. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 162. orr.
Ertzaintzak probokazio estrategiak erabili ditu. Berria - Euskal Herria 2004-08-26
Gaztetasuna, amorrua, irrika, urgentzia eta probokazio-nahia darion poesiarekin topo egitea. Berria - Kultura 2006-03-14
Oraindik ederki mugitzen du ipurtaldea taula gainean Detroiteko neska txiki meharrak, eta ez zaio ahaztu kontzertua aurrera eramaten, titi-kolpez eta sexu probokazioen bitartez bada ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 40. orr.
-Hemen, aldiz, esaten dute berorren jokaera probokaziozkoa zela, are gehiago, lotsagabeki probokaziozkoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 247. orr.
probokazio gisa (3); probokazio hutsa (9)
probokazioa da (8); probokazioa dela (4); probokazioa iritzi (3)
probokaziotzat jo (11); probokaziotzat jo zuen (5)