Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probokatzaile 1 izond/iz probokatzen duena. ik probokazio 5.

Tranpa jarri zion agente probokatzaile bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 140. orr.

Bazuen zugana oldartzeko moduan halako zer probokatzaile bat, halako adimen zirikatzaile eta eztenkari bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Disimuluzko irribarre probokatzaile bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 99. orr.

Filosofia apaingelan testu libertinoa da; hots, apurtzailea eta probokatzailea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.

Liburutegitik izen probokatzaile bat duen liburu bat ekarri digute: Zer iritzi duzu neska modernoari buruz? Aldi berean probokatzaile eta inuxente izan beharra dago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 341. orr.

Probokatzailetzat daukazu zeure burua?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 250. orr.

Joâo Peculiarrek, amorru santuak suturik, probokatzailea lotsatu behar zukeen esaldia bota zuen, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 186. orr.

Probokatzailea beltza zela baieztatzeak infinituraino piztu zuen Aita Zaindarien kolera.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 40. orr.

Orduan sandaliak erantzi eta alde batetik bestera hasi zinen guztia ukitzen, nire intimitatea era probokatzailean bortxatzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 71. orr.

2 (adizlagun gisa)

Eta deus esaten ez zutenetarik askotxok pentsatuko zuten, ni orduan horrela ikusita, patronalaren zerbitzuko probokatzaile ibili nintzela moilan justizia banatzen genuen urte haietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus