Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probidentzial 1 izond jainkozko probidentziari dagokiona. ik probidentzia 5.

Gustatu egiten zitzaidan amonak eskaintzen zidàn Jainkoa, hain probidentziala -hala onean nola txarrean- eta hain bere hurbilekoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 38. orr.

2 oso egoki edo onuragarria; halako kalte edo zorigaiztoko gertaera saihesten duena.

Lisboako Setioaren Historia idatzi duen mahai txikiaren aurrean eseririk, azken orriari begira, erakarmenaz edo talkaz eten den jarioa berriz piztuko duen hitz probidentzialaren zain.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 357. orr.

Aldi berean suspentsiboa eta probidentziala den ondorio honek ahalbidetzen digu, plano narratiboa trebeki aldatuz, Raimundo Silva zuzentzailearengana itzultzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Barren-barrenean gizagaixo histeriko bat zen, eria, bere eginkizuna probidentziala zela zeharo sinetsia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus