Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probidentzia 1 iz Jainkoak munduaz duen ardura. ik goi 21.

Jainkoak beretarrentzat duen probidentzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 307. orr.

Ez dakit patua izan den, kointzidentzia, kasualitatea edo Jainkoaren probidentzia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 68. orr.

Jaungoikoaren Probidentziak oro zuzentzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 67. orr.

Jainkoaren probidentziaren erabakiz, hiru eliza material eraiki zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.

Ene anaia, deabruek ezin dute ezer egin, Jainkoaren probidentziak egiten uzten diena izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.

Jainkoaren probidentziak moldatu zituen gauzak horrela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Arrazoiz esan da, jainkozko Probidentziak ez duela ezein izaki hutsera itzultzen uzten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Orduan, nahi izan zuen Probidentziak -edo, fede gutxiagoko gizonek esango luketen bezala, Halabeharrak-, Andreas berriro hamarretako meza hasia zela iritsi zedin.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 71. orr.

Denetik hazten den lur batean bizi gaituk, Probidentziari esker; baina garraztasunak jota zatorrek guztia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.

Han ez zitzaizkidan Fortunaz mintzatu, baina Probidentziaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.

-Probidentziak ez du deus ere eginen, aitzinetik guk deus ere egiten ez badugu...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 42. orr.

2 (izenondoekin)

Jainkoaren probidentzia bihozberak espirituaren ezkutuko gaitza haragiaren ageriko kauterioaz sendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Gauza guztien Lemazainak bere probidentzia onberaz lagundu zion, bera eta beste asko heriotza-arriskuetatik libratuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 897. orr.

Pietatea izan dezagula bidelagun, Probidentzia jainkozkoaren baimenaz hasi dugun ibilbidean jarraitu eta helmugara onik iritsi gaitezen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Berrogei urte izan dira beraz, gehienera ere; urte horietan probidentzia-estatuek erantzun lasaigarriak eman baitzizkien industria-iraultzak eragindako aldaketa beldurgarriei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

· Ordena kanpoko erasoetatik babestea, ez baita bidezko Frantziskori eta honek jainko-probidentziaz sortutako obrari, Ordenari alegia, erasotzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

4 helburu jakin bat lortzeko edo arrisku jakin bat saihesteko hartzen den neurria.

Ezin zuen iragana desegin, ez zekien etorkizuna nola antolatu, aitaren mende egon baitziren betidanik batari zein besteari buruzko probidentziak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.

Epaileak probidentzia batean adierazi duenez, Ugalderen aurka hartutako neurriak «soilik» behin-behinekoak izan ziren, eta ez zuten bere pertsonaren kontra jo.  Berria - Harian   2005-03-19

Bien bitartean, bertan behera utziko du datorren 22an Vera deklaratzera deitzeko ateratako probidentzia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Jone Goirizelaia abokatuak «kezka» agertu zuen atzo, probidentzia horrek ekar ditzakeen ondorioen inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

5 probidentziazko ik probidentzial.

Entzute handia lortu zuen arimen gidari probidentziazko eta bizitza izpiritualaren bultzatzaile gisara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Limes-a ez zen izan zibilizazioaren gordeleku bakarrik, baita probidentziazko salbagailu ere barbaro erasotzailearentzat berarentzat, bere baitan zituen indar demoniakoki autosuntsitzaileen aurka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus