Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probetxu (329 agerraldi, 97 liburu eta 54 artikulutan) iz 1 iz zerbaitetik, norbaitentzat edo zerbaitentzat gertatzen edo ateratzen den ondorio ona. ik onura.

Aski dela frogatzea delako auzi hura hemen egitea ez dela ez zilegi, ez gisa, ez eta zuzen, baina probetxu baino kalte gehiagoren ekarle.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 153. orr.

Lanak emaiten dauku idekidura, gizartean gure tokia, gure probetxua, gure saria.  Herria   2003-09-11

Probetxua eta onura, baldin ene asmoak onartuko bazenituzte, bi aldetarik iritsiko litzaizueke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Atsegin dituzte zure hitzak, baina beren probetxu bila dabiltza barruan.  Elizen arteko biblia   Ez 33,31

Gizonik gehienak, gure izaera maltzurragatik, motiborekin edo motiborik gabe, norberaren probetxuaren atzetik ibiltzen baitira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 85. orr.

Buruberokeriak ez dituk nehorentzat probetxu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

Zer probetxu da amets bati lotzeaz, haren betetzea ezinezkoa denean?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 300. orr.

Predikatzen dutenean, beraien hizkera neurritsua eta garbia izan dadila, herriaren probetxu eta eraikuntzarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 158. orr.

Ohore duzue hau eta gorputz-arimentzako probetxu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 570. orr.

Baina ez da probetxurik, laguna ez du beti untsa plazatua, deneri lotzen bada ere bereziki airez, eta zenbait aldiz bere hetarik egiten, bereziki gantxoz.  Herria   2004-08-12

-Ez da tokirik hiritar zintzoentzat; sasi abokatuez eta etxeko probetxu ari diren jendez osatu gobernua gure erresumaren errekaratzen ari da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

Zoazte, beraz, eta egin otoitz Jaunari [...] arimen probetxurako eta gure Ordenaren etsenplu onerako gehien komeni den probintzia aukeratzea eman diezadan.  Elizen arteko biblia   Jb 22,21

Gizon basatiak ez dio inori kalterik egiten bere buruaren probetxurako ez bada, baina lege txarrek besteei gaitz egitera daramate sarri gizon gizarteratua, bere buruari mesede egin gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.

2 (izenondoekin)

Bere probetxu pertsonala eta Konpainiarena urbiaindarren salbazionearen gainetik paratzen zuela...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 628. orr.

Ez zen inolaz probetxu materialen bila ari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.

Frisiako itsas marka-gizonengandik ikasia zuten ontzigintza eta itsasketa-teknikari hain probetxu ona atera ziotenez, itsasoko agintea eskuratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Probetxu handiko elkarrizketa izan da gurea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 210. orr.

Sofrikario oro probetxu handikoa litzateke zuretzat, nahiz eta txikia izan, burutik sentitu ere gabe erortzen den ile hutsalaren moduan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Kontzeptu hori aise heda daiteke, probetxu handiz gainera, aztertzen ari garen gai honetara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Hartara probetxu txikiren bat aterako diot, besterik ez bada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

3 (aditzen objektu gisa)

Oraindik astia bazuenez, Nikek probetxu atera nahi zion bisitaldiari.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.

Kolonoetako batek iturriko uraren ontasunaz baliatuz eta hari probetxu ateratzeko asmoa hartuz, dendatxo bat jarri zuen era guztietako gaiekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Egoera eta jazoera bakoitzari ateratzen dio bere probetxua, atsegin eta bertutearen ordena berria bertatik plazaratzeko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.

Konpainia berriak ere sortu ziren inbertsore berrien eske zegoen euforia-giroari probetxua ateratzeko asmoz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Izan ere, zer probetxu ekarzen die, adibidez, gizonei edo bera bezala garaile izan zirenei Milon Kretonakoa inoiz garaitua ez izateak [...]?  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4070. orr.

Ez baitie ezeren laguntzarik eta probetxurik ekarriko, lotsa eta laidoa baizik.  Elizen arteko biblia   Is 30,5

Horietaz probetxu egiten ikusten zaitut, lotsarik gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Kalean egindako lan horren probetxua ERC jasotzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

4 (hitz elkartuetan)

Bizi probetxu pixka bat gehixeago har zezaten.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 148. orr.

Kristau-probetxurako izan zen erromatar kolonia baten adibiderik ohargarriena ez da Korinto, Lyon baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

5 probetxuzko (68 agerraldi, 39 liburu eta 5 artikulutan) ik probetxugarri.

Gizakia animalia politikoa da, mintzo baita eta bere idurikoekin probetxuzko eta justiziazko harremanak baitauzka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Ahalegintzen naiz, egunen batean probetxuzko norbait bilakatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 79. orr.

Probetxuzko aholku bat emango dizuet: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 932. orr.

Probetxuzko irakurketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 3. orr.

Hizketaldi probetxuzkoa izan zen, atseginaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.

Ia dena du probetxuzkoa: azala, txotxak eta abarrak sua pizteko ezin hobeak; zura material primerakoa: lantzeko biguna, hezedurari aurre egiteko ona, ustelkaitza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Ordu arte probetxuzko gauzak ikasi eta egiten zituen bezala, aurrerantzean aitari oso probetxuzkoak iruditzen ez zitzaizkion gauzetan hasi zen semea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 50. orr.

Ez da, egia esan, ondroso-ondroso horietakoa, baina ofizio probetxuzkoa da, dudarik gabe, probetxuzkoenetakoa, Estatuaren interesetarako esan nahi dut.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 154. orr.

Agintariek berehala ikusi zuten irakasle despistatu itxurako preso hark zekalea palaz pilatzen baino lan probetxuzkoagoa egin zezakeela bulegoetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Aurreko bi solasaldietan egin al dugu probetxuzkorik ezer?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 146. orr.

6 probetxu gabeko probetxugabea.

Probetxu gabeko hitzarmena.  Elizen arteko biblia   Is 30,1 tit

Hor daramazkiote beren aberastasun bikainak, astoen bizkarretan eta gameluen konkorretan, probetxu gabeko herriari.  Elizen arteko biblia   Is 30,6

Gure egintzak, jainkozkoak izan behar luketenak, probetxu gabekoak izan ohi dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus