Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probetxugarri (38 agerraldi, 24 liburu eta 7 artikulutan) izond probetxuzkoa.

[Denbora] zati bat lagun hurkoen aldeko lan probetxugarrietan ematen zuen, eta beste zatia estasi-kontenplazio lasaietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 821. orr.

Lehengo baserrietako ateak jotzen zituztenek orain ate probetxugarriagoak irekitzen ikasi dute, eta Buletin Ofizialean esaten dute "Ave Maria!".  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 107. orr.

Hain denbora gutxian zaila da ikasleei probetxugarri den zerbait erakustea.  Berria - Kultura   2006-02-22

Probetxugarria da oinazea, natura hobea izatera bultzatzen duenean; okerragora daramanean, berriz, alferrekoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 278. orr.

Probetxugarri bazara, zutaz baliatuko da; beharrean baldin bazaude, bertan behera utziko.  Elizen arteko biblia   Si 13,4

Asmo garbi eta soila Jainkoa bakarrik bilatzeko, inolako nahikunderik gabe ez bere burua, ez probetxugarri gerta dakiokeen ezer bilatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Ezer probetxugarririk aurkitzen ez badute, eman dezatela inoiz izkiriatu ez balitz bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Sekula ez dute deus ere frogatu bene-benetan eta sekula ez dute deus ere probetxugarririk sortu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Neure senari jarraituz, hiriko alderdi zaharrerantz abiatu nintzen berriz ere, patxadatsu, inon ezer probetxugarririk aurkitzekotan hantxe aurkituko nuelakoan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

probetxugarria izan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus