Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lege gehienak pribilegioak besterik ez dira, hots, denek ipintzen duten ordain-saria, gutxi batzuen onerako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.
Pribilegioak dira, ez eskubideak. Berria - Harian 2005-09-17
Nobleziak pribilegioak zituelako lege penalaren aurrean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.
Pariseko Batzarrak pribilegioak eta jauretxe-abantailak oro ezeztatu zituen, probintzia, printzerri, kantonamendu, hiri bai eta komunitate eskubideak barne. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.
Nabigatzaileek pribilegio batzuk jasotzen zituzten, inperioaren osasuna beren arduraren mende zegoelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.
Libreki predikatu ahal izateko pribilegioa eska zezan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 668. orr.
Zergatik onartzen zaio Elizari eskolak ematen segitzeko pribilegioa? Berria - Harian 2005-09-17
Berdin da zein pribilegio ematen zaion hauetako batari edo besteari. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.
Hiru mendez feudal kutsuko hainbat pribilegio gordetzeko bertako elite oligarkikoek gidaturiko ahaleginean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.
Uko egiten dio Erromako kurian pribilegioak eskatzeari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 550. orr.
Latinaren erabilera ofiziala eskatu beharreko pribilegiotzat hartzen baitzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.
Horregatik izan ote da beti hizkuntza idatzia elizgizonen pribilegioa, lehenbizi apaizena eta gero fraideena? Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 99. orr.
Elizgizonen pribilegioen kontra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 309. orr.
Klarak, bere bokazioaren berezitasuna gordetzearren, Pobretasunaren Pribilegioa lortzen du Aita santu Inozentzio III.arengandik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.
Napumoceno jaunak ez zuen inoiz onartu kudeatzaile bakarra izateko pribilegioa besteren esku uztea. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.
Ezkonduei pribilegio handiak eman zitzaizkienez, legeek ez zuten nahi alferrikako ezkontzarik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.
Erromatar Legearen mende bizitzea erromatar herritartasunaren pribilegio ospetsuetako bat zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.
Pribilegio berezi batez agertu zen markatua, hau da, zauri sakratuez izan zen ohoratua, gorputz hilkor honetan Gurutziltzatuaren gorputzaren irudiko egina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.
Aholkulariek beto eskubidea izateari «pribilegio arkaikoa» iritzi diote. ondik ote zetorren halako pribilegio aparta? Berria - Mundua 2004-12-03
Goa-ko erregeordeak partikularrei ematen zizkien pribilegio esklusiboak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.
Lisboa hemendik goitik ikustea erabateko pribilegioa da. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 26. orr.
Frantziskok ez du inondiko eta inolako pribilegiorik nahi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.
Ez dut nabarmendu nahi askatasunezko pribilegio honengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 369. orr.
Nagusiaren bulego dotorean sartzeko pribilegioa izan dut. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.
Pribilegioa da pelikula hau egitea, gustatzen zaigun istorioa gure erara kontatzea. Berria - Harian 2005-07-15
Agian astero jokatzea pribilegio bat dela gogoratzeko ongi etorriko zitzaizun ordezkoa izatea. Berria - Kirola 2004-12-09
Aukeratu ahal izatea pribilegio handia omen. Berria - Kirola 2006-02-15
Pribilegio tratua gaitzetsi eta bere txanda defendatzen zuen baten bat izatekotan, ulerkortasun faltaren marmararri egin behar izango zion aurre. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Ez dira nahastu behar hiru pribilegio-mota horiek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.
Ez da hor amaitu Mister Khanek aipatu didan pribilegio zerrenda luzea. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 109. orr.
Pribatizazioak, dirulaguntzen eta «zerga-pribilegioen» murrizketa, eta zor publikoa handitzea. Berria - Ekonomia 2004-05-14
Inmunitate-pribilegioa eta, beraz, justiziarena, elizgizonenak eta seglarrenak zirela, zeren eta batzuentzat zein besteentzat egina baita. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 297. orr.
Herri pribilegioak ere kendu dituzte. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.
Jainkosak berak eta parekoek zuten hilezkortasuna bere giza maitaleari emateko eskatu zien olinpiar lagunei; eta haiek, beren jainko-pribilegioekiko jeloskorrak izan arren, Erosek hainbesterainoxe gogaitu zituenez, azkenean amore eman zioten emearen gogaikarritasunari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Beste neskek harekin ibili nahi zuten beti eta esaten zuten, bere pribilegiozko posizioarengatik ere, ez zela batere harroa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.
«Patronalaren pribilegiozko egoeraz» eztabaidatzeko paradarik ez dago sektoreko mahaietan. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Etxeak baloratu egin behar dira, eta, era horretara, Gasteizko iparraldea pribilegiozko zonalde bihurtuko da. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Proportzio arkitektonikoak Vitruviorengan aparteko konparazio-termino pribilegiozkoa aurkitzen badu, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.
Politika-bide horiek murriztu egingo baitzuten oligarkiaren erosahalmena eta kalte egingo zieten Europarekin zituen harreman pribilegioezkoei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Argi adierazten du Ekialde Urrunaren boterearen igoaldia, eta estatubatuar merkatuarekin dituen lotura oraindik pribilegiozkoak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.
pribilegio bakarra (3); pribilegio bat (8); pribilegio batzuk (5); pribilegio berbera (3); pribilegio berezi (4); pribilegio berezi batez (4)
izateko pribilegioa (6); pobretasunaren pribilegioa (7); pribilegioa eman (3); pribilegioa izan (4)
bere pribilegioak (5); dituzten pribilegioak (4); feudoen pribilegioak (3)