Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Profeta handiak berak pribilegiatu zuela Ordena, honen izena hain argi adierazi zuenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.
"Ordenei" (ordines) dagokienez, izena erromatar gorputz politikoan zeuden politikoki pribilegiaturiko klaseetatik hartu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.
Frantziskoren ikasle pribilegiatu bihurtzen da Klara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.
Maila hau izaki pribilegiatu batzuei baino ez dagokie. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.
Lanaren aristokrazia pribilegiatua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 258. orr.
Pribilejiatu bat haiz, Mitxel: solairu honetan dagoen gaixorik pribilejiatuena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.
-Egoera pribilegiatuez ari naiz hizketan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 239. orr.
Harreman pribilegiatuak sortzea eta garatzea Québec-eko euskaldunen eta Euskal Herriko edo mundu osoko Euskal Herritarrekin. Herria 2005-10-20
«informazio pribilegiatua» helaraziko die Lokarriren parte-hartze sarean izena ematen dutenei. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
[Bazitekeen] askatasun hura gutxiengo baten pribilegioa izatea eta gutxiengo pribilegiatu hura arduragabe eta zapaltzaile bihurtua izatea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Pribilegiatuen sinesmenak etengabeko asetasunaren kausaren zerbitzura jartzen dira, eta era bertsuan moldatzen dira garaiko ideia ekonomiko eta politikoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.
Eskolari esker, gainera, mundu guztiak daki orain lehen pribilegiatu bakar batzuek baino ez zekitena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 58. orr.
egoera pribilegiatua (3); leku pribilegiatua (4); pribilegiatua izango (3)