Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pribazitate iz barrukotasuna. ik pribatutasun 2.
Pribazitatea, kontsumitzaileen babesa, jabego intelektuala, egin daitezkeen kontratuak, eta abar, horiek guztiek nolabaiteko araudia behar dute etorkizunean, batez ere sareko merkataritza indartu egiten baldin bada. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.
Horretarako kontsumitzailea bera zen, eta da, produzitu beharrekoetan behinena, behar berriak asmaturik eta publizitatearen bitartez norbanakoaren pribazitatea argituz, hornituz eta jantziz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.
Emakumeenganako jarrera bikoitza, amultsua eta aldi berean epela; haren manera xuabeak eta izaera biguna; haren pribazitate jeloskorra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.