Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pribatutasun (orobat pribatasun g.er.) 1 iz pribatua denaren nolakotasuna.

Interesa dutenek beren datuak eta harremanetan jartzeko modua jarri behar dituzte orrian (datuen pribatutasuna ziurtatu dute). Erantzun zion burutik ondo zegoen edozeinek begiratuko lukeen azken lekua zela hura, eta beraz bermatuta zutela nolabaiteko pribatutasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

2 barrukotasuna. ik pribazitate.

Era horretan urritua izatea da pribatutasunerako eskubide oro galtzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 349. orr.

Emakumearen intimitatea, pribatutasuna eta autonomia ez dituztelako bermatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Zaharra morroi zuhurra zen eta arreta handiz zaintzen zuen bere pribatutasuna.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 163. orr.

Ramsaytarren zortzi seme-alabak nor bere gelara abiatu ziren, pribatutasunik gabeko etxe hartan zituzten gotorleku bakarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus