Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestigiodun izond prestigioa duena, prestigiokoa. ik prestigiotsu.

Georges Bigot frantziar antzezle eta zuzendari prestigiodunak zuzendu du muntaia.  Berria - Kultura   2006-03-10

Atzerriko artista prestigiodunen lanaren erakuslehio izan nahi du museoak.  Berria - Kultura   2004-12-23

Eskolok hedadura garrantzitsua hartu zuten hala ere, prestigiodunak ziren beti kolokan egon arren, eta toleratuak izatera pasa ziren, hezkuntzako inspektoreen bisitak eta guzti.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 168. orr.

EAEko osasun zerbitzua kalitatezkoa eta prestigioduna dela onartu arren, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Aholkularitza batzorde «prestigioduna» sortzea proposatu du.  Berria - Kultura   2004-01-21

Polonian, hala diote adituek bederen, literaturaren osagairik prestigiodunena poesia da.  Berria - Kultura   2004-01-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus