Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prestigiotsu izond prestigiokoa. ik prestigiodun.

Cecilia Bartoli Italiako mezzosoprano prestigiotsuak Haendel eta Scarlattiren ariak abestuko ditu.  Berria - Kultura   2006-02-25

Judith Miller-ek, kazeta horrek duen erreportari beterano eta prestigiotsuak, sarritan agertu zituen tesi hori berresten zuten sasi-informazioak lehen orrialdean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Marjinatuak izaki, artikulu bat Metropoliko egunkari prestigiotsuenean marjinatzea lortzea da beren ametsa eta loria.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 157. orr.

New Yorkeko inportazio eta esportaziorako enpresarik zaharrenetako eta prestigiotsuenetako bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.

Europako unibertsitate prestigiotsuek eskainitakoekin homologa daitezkeen tituluak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

1977an Goncourt akademia prestigiotsuko kide egin zuten.  Berria - Kultura   2004-09-05

Orain erakunde handi eta prestigiotsua zen, Elizako beste Ordenen pareko estatusa zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.

Petrarca sari prestigiotsua eman zioten hil zen urtean, 1980an.  Berria - Kultura   2004-04-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus