Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presionatu, presiona, presionatzen 1 du ad presioa egin.

Espekuluak uretrako esfinterra pixka bat presionatu egiten duenez, baliteke pixa egiteko gogoa sentitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 50. orr.

Ez da zilegi inorentzat kontzientziak presionatzea.  Berria - Harian   2006-04-06

Non dago ur-masa ikaragarri horren azken sorburua, gero eta bolumen handiagoaz presionatzen duelarik urtegiaren aurreko horman?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Sabelean ukondo biez presionatuta zeukan zakutoa ere arrotza egiten zitzaion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 84. orr.

2 presio ez-fisikoa egin. ik presio 5.

Enpresarien sektore horrek asko presionatu du Chavez, hura kontrolatu nahian dabiltza.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

Zu nirekin etortzea gustatuko litzaidake, baina ez zaitut presionatu nahi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 92. orr.

Ordu bete edo bi orduko tartea badaukat, presionatua sentitzen naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 100. orr.

AHTren Aurkako Asanbladak gogor salatu du Euskal Y-aren auzia Espainiako Gobernuaren urrezko tresna bihurtu dela Eusko Jaurlaritza kontrolatu eta «politikoki presionatzeko».  Berria - Harian   2005-10-30

Ez da zilegi inorentzat kontzientziak presionatzea.  Berria - Harian   2006-04-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus