Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsona bat ez da tenperatura, argi, egurats, presio eta egoera animikoaren nahasketa besterik, hein handi batean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.
Olioaren presioari begiratu bat egiten diot. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.
Nazioarteko Espazio Estazioa presioa galtzen ari da. Berria - Gaiak 2004-01-07
Presioa eta bibrazioa giltzarriak dira plazer sexualerako. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.
Odolaren presioa eta emaria erregulatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 50. orr.
Bridaren presioa laxaturik sentitu zuelarik, zaldia lauhazka atera zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 96. orr.
Glotisa igo egiten bada, aire itxi horren presioa igo egingo da, lekua txikitu egiten baitzaio. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.
Hezurrek [...] zurrunak izan behar dute, baina ez zurrunegiak, hobe baita presioaren eraginpean zertxobait deformatzea, haustea baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.
Atera egin behar izan nuen nire zera, kremaileraren presioak min ematen zidalako. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.
Sistema horretan, olioa presioan sartzen da bi gainazalen artera, eta, hartara, olio geruza eraginkor bat mantentzen da mugimendurik ez denean ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.
Presioak tinpanoak urratu zizkion; aurpegia uzkurtu, eta begiak itxi zituen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 501. orr.
Presioko garagardo bat eskatu, eta gogoetan hasi zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.
Atzamarraren presio txiki bat gakoan eta kito, presio txiki bat eta dena amaituko da. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.
Noizik behin presio txikia egiten nuen, non sakatu behar nuen erabakitzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
Ura presio handian, badakik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 176. orr.
Birikak hornitzen dituen birika-zirkulazioak nahiko presio apala izaten du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
Andreasek presio leuna egin zion belaunetan, jaiki ez zedin. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.
Bularreko presioa (birikak barne) kanpoko presio atmosferikoa baino txikiagoa denez, [...]. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
-Presio barometrikoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 372. orr.
Presio mekanikoaren ondorioz korronte elektrikoa sortzeko gaitasuna. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Uhinaren presio positiboa iristean, burbuilako lurrina kondentsatu, eta prozesu osoan lortutako energia eskualde txiki batean biltzen da. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.
Urmaelereko bidean Petrus halako eta bestelako erreguladore-motez doa hizketan, presio-balbulez, loturez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 179. orr.
Presio erreaktore berriak eraiki beharrean egungo zentralen segurtasuna hobetzeko eskatu diote Parisi. Berria - Gaiak 2004-10-24
Uraren presio-sistemak, makina automatak eta beste era askotako bitxikeriak esplikatu zituen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.
Korronte elektriko bihurtzen dira orratzari eragiten zaizkion presio-aldaketak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.
Bihotzari eta bular-kaiolaren barruko zainei ere eragiten die presio-jaitsierak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Zabalera handiagoko hots-uhina da hots ozenagoa, presio igotze eta jaiste bortitzagoak gertarazten dituena, alegia. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Espazioan zehar mugitzen da, beraz, hotsa presio-uhinetan entzulearengana iristeko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.
Zenbat eta presio-gradientea pikoagoa izan, orduan eta haize latzagoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.
Presio eta bero konbinazio horrengatik, ezin interesgarriagoa da aintzira biologoentzat. Berria - Gaiak 2004-11-07
· Termostatoa 800°C-ra graduaturik, edukiontziaren presio-gutxitzailea erregulaturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.
Nire ohartarazpena, honelako eraikuntza batek jasan behar izaten duen ur-presio gaitzari buruzkoa, dagoeneko gehiegizkoa gertatu, nonbait, neskarentzat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.
Ingeniaritzari dagokionez, bere kabuz husten den zisterna bat da maskuria, barne-presioa maila jakin batera igotzean jaregite-mekanismoa abiarazten duen tentsio-galga batek kontrolatua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
-Odol presio altua. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 72. orr.
Pertsona normal batek aortan, bihotzaren ondoan, duen arteria-presio maximoa 120-150 mm Hg da (1 kg inguru 6 cm2-ko). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.
1.700 milioi euroren diru sarrerak espero ditu datozen hogei urteetan Trent-900 motorraren behe presioko turbina egitetik. Berria - Harian 2005-01-19
· Besoarekin garagarno presioaren keinua eginez ulertarazi dio zer nahi duen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 56. orr.
Baina nor zen azkenean presio horrek guztiak sortzen zituen behar ekonomiko berrien erantzulea? Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Atzeraldi fasean, biztanleriaren presioarekin edo presiorik gabe ere, maileguen bidez finantzaturiko inbertsio publikoak egingo dira, oso maila handiko langabezia saihesteko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.
Nafarroako agintarien presioak suntsitu zuen aukera hura. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 186. orr.
Gizarteak ezartzen dio kirolariari presio hori. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.
Eskulan industriaren hazkundeak [...] badu ekonomia osora hedatzen den beste efektu bat: lursailen gainean den presioa murriztu egiten da, eta era horretan nekazarien soldatek gora egiten dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 252. orr.
Kataluniak oso ondo erantzun die Espainiaren eta hango alderdien presioei. Berria - Harian 2005-10-01
Familiak askotan, gehiegizko presioa eragiten du gaztearengan. Berria - Harian 2005-09-29
Izugarrizko presioa pairatzen baitugu konputagailu sailean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 29. orr.
Presio handia sentitu nuen, jakin minez begiratzen gintuztelako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 198. orr.
Zuri-gorriek estu hartu zituzten madrildarrak; presio handia egin zuten Casillasen arean. Berria - Kirola 2004-09-26
Ekimenak ezarrarazteko presio handiena enpresaren stakeholders delakoek egin beharko lukete. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.
Familiak presio izugarria jasango zuen soluziobiderik ez zegoela ikusita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.
Apustuak presio psikologiko izugarria sortzen du. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.
Presio demografiko horrek, besteak beste, gero eta lursail elkorragoak lantzera eramaten du eta gurpil zoroa indartzera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.
Presio fiskalak ere zaildu egiten die Europako Batasuneko kide diren herrietako ikertzaile gazteei herrialde horretan lan egitea. Berria - Gaiak 2004-06-09
Europako prentsaren presio mediatikoaren mende ez daudelako. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 302. orr.
Mehatxu militarrak eta presio diplomatikoa, beraz, izan ziren Europako industriaren sarreraren laguntzaileak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Edozein presio politikok dardaraz jartzen du. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 97. orr.
Presio soziala jasotzen dutelako. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.
Askatasuna aldarrikatzen duen gizarte honek presio-puntu ugari eta itogarriak asmatu ditu jendea modu zehatz batean bizitzera derrigortua senti dadin. Pako Aristi «Note book», 2005 - 102. orr.
Intelektual, filosofo, politikari, artista eta pentsalariz osaturiko presio talde eraginkor bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.
Protesta horiek ilegalak eta ez-legitimoak dira, presio-formula onartezina. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.
Presio lana egin zuen Gasteizko taldeak, Celtako joko sortzaileak ondo geldituz. Berria - Kirola 2004-01-29
Presio lerroa berriro aurreratu zuen Alavesek, eta Leganesek hamaika arazo izan zituen gustukoen duen jokoa egiteko. Berria - Kirola 2004-05-30
Gastu publikoa finantzatzeko zerga-presioa areagotu zen, eta presio hori ekonomia hazkundearen kalterako izan zen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.
Atzera utzia zuen mutilzahar itsuaren bizitza beti-batekoaren martxa; igurikapen-presio izugarri baten pean zegoen; eta ikustea bera ere nahasgarri eta leher-eragingarri zitzaion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.
Eskuburdinek presio egiten dizute, eta makur-makur eginda begiratu diozu behetik gora. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.
Zapatak kendu zituen gero, orpoaz orpoan presio eginez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.
Gehiegizko gantzak zelulei presio egiten dietela ondorioztatu dute Harvard unibertsitateko ikerlariek. Berria - Gaiak 2004-10-15
Adak presio egin zidan berriro belaunean, eta hizketan hasi zitzaidan ostera. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.
Gizarteak idazleari presio egiten diola esango zenuke? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 318. orr.
Emakume ausarta da, eta bakardadeari desafio egingo dio, presio egiten dion inguruari. Berria - Kultura 2006-01-27
Beharbada familiak ez zuen nahikoa presio egin, edo herentzia arazoak edukiko zituzten eta senideek mahiagoko zuten bat gutxiago egotea partila egiterakoan, bera zen premua gainera. nazioarteko komunitateak presio egingo diola Israeli eta negoziatzera behartuko duela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.
Juan Carlos Rodriguez Ibarra eta Jose Bono presio egiten ari dira nazio hitza kentzeko estatututik. Berria - Harian 2005-10-01
Edabeak ziztu-hots handia atera zuen, presio-eltzeak bezala, baita bits handia ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.
-Presio-eltzea erori zaidak eguerdian, fregatzen hasi naizenean. «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.
Lehergailua presio-eltze baten barruan zegoen sartuta. Berria - Mundua 2006-03-10
Bezperan bezala burua presio-eltze bihurtua zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 261. orr.
Presioa egiten hasi zait, belaunak zabal ditzadan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.
Itxaso Asierren hankartea laztantzen hasi da, arnaska batean, galtza bakeroen metalezko botoiak askatuz trebetasun handiz, barrutik Asierren zakil handi eta gogorrak presioa egiten dion arren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 273. orr.
G7 herrialde petrolio ekoizleei presioa egin nahian dabil produkzioa handitzen has daitezen. Berria - Ekonomia 2006-04-22
Nazioartean horrelako gatazka bat ezagutarazi egin behar da, presioa egiteko modu bat da. Berria - Harian 2005-02-01
Ikasle gehienok Pertiren eskoletara joateari utzi genion, eta ikasketa-buruaren bulegora joan ginen presioa egitera. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.
· Badaki non laztandu, noiz eta nola, zenbateko presioa egin eta zer erritmotan, noiz geratu eta noiz jarraitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 252. orr.
Nolabaiteko presioa egiteko asmoa dagoela uste al duzu? Berria - Mundua 2006-02-15
Bigarren zatian erabateko presioa eginez ekin zion Mulhousek, eta etxeko jokalari ohi batek ezarri zuen2-2koa: Lionel Bilbaok. Berria - Kirola 2004-01-21
europako presio erreaktorea (4); kanpoko presio (4); nahiko presio (4); odol presio (7)
presio aldaketak (6); presio atmosferikoa (4)
presio egin (29); presio eginez (4); presio egingo (5); presio egitea (12); presio egiteko (38); presio egiteko eskatu (8); presio egiten (21); presio erreaktorea (4); presio fiskal (4); presio fiskala (6); presio gehiago (7); presio gogorra (8); presio gutxi (4); presio gutxiago (9); presio gutxiagorekin (4); presio handia (91); presio handia egin (17); presio handia egiten (18); presio handia izango (4); presio handia jasan (7); presio handia jasaten (6); presio handiagoa (21); presio handiak (12); presio handiko (7)
presio itogarria (5); presio itzela (8); presio itzela egin (5); presio izugarria (5); presio lanetan (5); presio politiko (14); presio politikoa (9); presio politikoak (17); presio politikoak izan (7); presio politikoen (7); presio psikologiko (5); presio psikologikoa (5); presio psikologikoak (4); presio soziala (12); presio sozialak (4); presio talde (7); presio txiki bat (4)
egin zuen presioa (4); egindako presioa (13); eginiko presioa (6); egiten duen presioa (5); gehiegizko presioa (4); gizarte presioa (4); gizartearen presioa (4); gobernuari presioa (5); herri presioa (8)
kanpoko presioa (4); nazioarteko presioa (6)
odol presioa (7); odolaren presioa (7); ppren presioa (5)
presioa areagotu (7); presioa egin (50); presioa egin behar (5); presioa egin zuen (12); presioa eginez (9); presioa egitea (13); presioa egiteko (40); presioa egiteko eskatu (7); presioa egiten (42); presioa egiten ari (7); presioa egon (5); presioa eragiten (4); presioa eta bibrazioa (4); presioa gainditu (5); presioa gainetik kendu (4); presioa handia (11); presioa handitzen (4); presioa izan (5); presioa jaitsi (4); presioa jasan (8); presioa jasaten (4); presioa jaso (4); presioa kendu (6); presioa salatu (6); presioa sentitzen (6); presioa zela eta (7)
sekulako presioa (6)
zaleen presioa (9)
egindako presioak (9); gizartearen presioak (4); mehatxuak eta presioak (5); presioak direla (5); presioak egin (6); presioak eraginda (7); presioak izan (10); presioak jasan (10); presioak jasaten (5); presioak jaso (4); presioak salatu (5)
egindako presioaren (4); eginiko presioaren (4); presioaren aurrean (5); presioaren bidez (4); presioaren eraginez (5); presioaren ondorioz (12)
presioari esker (10); presioari eutsi (4)
presioei aurre egiteko (4); presioei men egin (4)
egindako presioen (11); egindako presioen ondorioz (6); presioen aurrean (6); presioen eraginez (8); presioen ondorioz (23)
inolako presiorik gabe (11); inongo presiorik gabe (4); presiorik egin gabe (4); presiorik gabe (62); presiorik gabe jokatuko (6)