Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

preserbatibo 1 iz estalki babesgarria, sexu harremanetan gizonak zakilean jartzen duena eritasun benereoak saihesteko eta kontrazepzio metodo gisa. ik profilaktiko 2.

Preserbatiborik erabili nahi izanez gero, bezeroek susmo txarra hartzen diete.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 220. orr.

Lurrean zetzan galtza parean patrika bilatu eta azkar jantzi nuen lekatik atera nuen preserbatiboa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 205. orr.

Leku bakartietara eramaten ninduen, nire gainean etzaten zen, estu besarkaturik, preserbatiboa ipintzen zidan, eta txortan egiten genuen, zaldi erotuek bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Onenean ari garela, ordea, burua makurtu, eta konturatzerako, ahoarekin sartu dit preserbatiboa, profesionalen modura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

Preserbatiboak erabiltzea bultzatzea ezagutzen dugun modu bakarra da hiesa ez hedatzeko.  Berria - Gaiak   2004-02-04

2 (hitz elkartuetan)

Gau-mahaiaren kaxoian gordetzen nuèn preserbatibo kaxararen bila abiatu zen nire eskua, operazio hartara askotan ohitua; atera nuen kaxa, eta...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 215. orr.

Ordainez, gazteak eskuratuko du preserbatibo boata bat urririk.  Herria   2002-10-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus