Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero ni miatu naute, eskularru profilaktikoak dakartzate eta eztul eginarazi didate herriko medikuak prostata aztertzen zidanean bezala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.
B motako meningitisari aurre egiteko txertorik ez izatean, kasu hauetarako erabili ohi dituzten botika profilaktikoak eman zizkieten. Berria - Euskal Herria 2006-04-13
Halako atari higieniko-profilaktikorik gabe ere, berdin birtopatzen ahalko ziren gure gorputzak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.
Profilaktikoa dela esango nikek hitz zehatza erabiltzera norbaitek behartuko banindu. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.
Brunok argi ikusi zuen profilaktikoa nola kentzen zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.