Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekitaldia Nafarroako Erregeen Jauregian Iruñeko Parte Zaharrean eginen den pregoiarekin hasiko da. Berria - Kultura 2004-06-17
Babesaren Kristoaren Eskola Santuko Anaia Maiordomo Nagusiaren gonbidapenez, Aste Santuko Pregoia. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 73. orr.
Festa handiaren pregoia irakurriko du. Berria - Harian 2005-05-21
Gotzainak alkatea eskomikatu zuen, eta honek, pregoi baten bidez, inork gotzainarekin salerosketarik edo inolako traturik egitea debekatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 710. orr.
Herritarrei pregoi baten bidez jakinarazi zien laneko abere guziak [...] haren meneko zirela, orga eta karroak bezalaxe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.
Gerra deklarazioaren pregoia agindu zuelako fusilatu zutela. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 43. orr.
Beste egun batean ere pregoia jo zuen danboliteroak, tan tan tatan tan, abisatzeko biharamunean Don Adolfo Arguedas Goñi guardia zibilen sarjentua epaitua izango zela udaletxeko epaitegian. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 51. orr.
Hara han danboliteroa bere pregoi abisuarekin tan tan tantanka zetorrela ikusi arte. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 23. orr.
Seinale barraskiloa suelto samar zebilela, euri eta bustiaren pregoia zuen hori ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
Izan ere, zizarea axaletik gertu, uraren eta bustiaren pregoitzat hartzen zen beti. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.
Sarritan, gainera, hitz bakarrak herri guztiaren belarriak jotzen ditu, pregoi-jolearen ahotik hara. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.