Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igandean, saltinbankiek bando bat irakurrarazi zioten pregoilariari, ikuskari berezia eta guztiz interesgarria eskaini behar zutela esanez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.
Lagunari agindu zion lot ziezaiola soka bat lepotik eta eraman zezala horrela, lapur baten modura, hirian zehar, pregoilari gisa hau aldarrikatuz: "hara, ikus tripazain hau, zuen ezjakinean oilasko-haragiz bapo jarri dena". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Gutxi eman eta asko mintzen du, pregoilariak bezala aldarrikatzen baitu. Elizen arteko biblia Si 20,15
Errege handiaren pregoilari nauzue. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.
Geldi hadi hor, Jainkoaren pregoilari arlote hori! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.
Gandolfo zen, udal pregoilaria, besamotza bera, bibote luzearen puntak beherantz zituena, kosako baten gisa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.
Aurretik pregoilari zetorkion fronte beroak lainoa besterik ez zuen ekarri: kosta aldetik bai, han utzi zuen zer edo zertxoren bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 400. orr.